Natalia Azpiazu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalia Azpiazu
Bizitza
JaiotzaDonostia1966ko urriaren 3a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Natalia Azpiazu Torres (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko urriaren 3a) gipuzkoar atleta ohia da, distantzia erdietan aritu zena, hasieran 3.000 metrotan eta ondoren krosean[1]. Natalia Serrano Azpiazu alaba ere atleta da.

Club Atlético San Sebastián taldeko kidea izan zen[2] eta Espainiako Kros selekzioarekin ere korritu zuen[3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketaz biokimikaria da eta 1993an New Yorkeko Mount Sinai Ospitaleko laborategian biokimika eta biologia molekularreko tesirako lanean ari zela egin zuen lehenengo 3.000 metrotako proba[4]. Toronton izan zen, pista estaliko munduko txapelketan, eta 10. postua lortu zuen. Urte berean Buffalon eta Bostonen ere izan zen korritzen eta azken honetan egin zuen bere marka, 9:09.63, Euskal Herriko errekorra ere bazena, eta oraindik ere Gipuzkoako errekorra izaten jarraitzen duena[5]. 1994an Europako pista estaliko txapelketan ere 10. egin zuen[6].

1994an Europako Kros Txapelketan hartu zuen parte eta hurrengo urteetan Munduko txapelketak ere jokatu zituen[3].

Nazioarteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Txapelketa (indoor)
Urtea Lekua Domina Proba
1993 Toronto ( Kanada) 10.a 3.000 m
Europako Txapelketa (indoor)
Urtea Lekua Domina Proba
1994 Paris ( Frantzia) 10.a 3.000 m
Munduko Kros Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
1997 Turin ( Italia) 76.a Krosa bakarka
1998 Marrakex ( Maroko) 30.a Krosa bakarka
1998 Marrakex ( Maroko) 6.a Krosa selekzioka
1999 Belfast ( Ipar Irlanda) 70.a Krosa bakarka
1999 Belfast ( Ipar Irlanda) 11.a Krosa selekzioka
Europako Kros Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
1994 Alnwick ( Ingalaterra) 35.a Krosa bakarka

Marka pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira Natalia Azpiazuren markak[1]:

  • 800 m: 2:09.35 (1992)
  • 1.500 m: 4:16.09 (1997)
  • 3.000 m: 9:09.63 (1993, Bostonen)
  • 5.000 m: 16:25.61 (1998)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «AZPIAZU TORRES, Natalia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
  2. (Gaztelaniaz) ATLETISMO – Atlético san sebastián. (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
  3. a b «Natalia Azpiazu (Atletismo) : Palmarés y resultados» www.los-deportes.info (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
  4. (Gaztelaniaz) Mora, Juan. (1993-03-13). «Antes el Nobel que campeona olímpica» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
  5. «Jone Zabaletak Gipuzkoako bigarren markarik onena lortu du pista estalian - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
  6. «Natalia AZPIAZU | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]