Luis Felipe Areta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau atletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Areta (argipena)».
Luis Felipe Areta
Bizitza
Jaiotza Donostia1942ko martxoaren  28a (77 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak Luzera jauzia
Jauzi hirukoitza
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Kidetza Opus Dei
Priestly Society of the Holy Cross Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Luis Felipe Areta Sampériz (Donostia, 1942ko martxoaren 28a - ) euskal atleta ohi eta apaiza da. Kirolari moduan luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean aditua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urte zituela, saskibaloiari ekin zion baina José Antonio Gascaren aholkua jarraituz, utzi etaatletismori lotu zion. 1972an kirola uztean, teologia ikasi eta Opus Deiren apaiz bihurtu zen.[1]

Kirol munduan, luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean ez ezik atletismoaren beste modalitatetan ere aritu zuen: 100 metro edo dekatloi tartean. Guztietan emaitza onak lortu zituen.

Markarik onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen bere markarik onenak:[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen bere emaitzak txapelketa ofizialetan:

Urtea Txapelketa Lekua Postua Froga
1960 Olinpiar Jokoak  Erroma (Italia) 31.a (K) Luzera Jauzia
26.a (K) Jauzi Hirukoitza
1962 Joko Iberoamerikarrak  Madrid (Espainia) 1.a Luzera Jauzia
Jauzi Hirukoitza
1963 Mediterranear Jokoak  Napoli (Italia) 1.a Luzera Jauzia
Jauzi Hirukoitza
1964 Olinpiar Jokoak  Tokio (Japonia) 6.a Luzera Jauzia
20.a (K) Jauzi Hirukoitza
1967 Mediterranear Jokoak  Tunis (Tunisia) 1.a Jauzi hirukoitza
1968 Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketa  Madrid (Espainia) 3.a Luzera jauzia
Olinpiar Jokoak  Mexiko Hiria (Mexiko) 12.a Luzera Jauzia
1971 Europako Atletismo Txapelketa  Helsinki (Finlandia) 10.a Jauzi hirukoitza

(K) = Kalifikazioan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]