Club de Remo Amigos de La Maruca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Remo Amigos de La Maruca
Sorrera 1975
Herria Espainia Santander, Kantabria
Lehendakaria ?
Entrenatzailea ?
Patroia(k) ?
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      San Pedro del Mar
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Kantabriako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2022: Liga ez

Club de Remo Amigos de La Maruca Santanderko arraun elkarte bat da. 1975. urtean sortu zen Sociedad Cultural y Recreativa Amigos de La Maruca elkartearen barneko arraunaren atala da.

Santaderko La Maruca hondartzak izen ematen dio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975. urtean sortu zen eta hurrengo urtean hasi zen lehiatzen ontzi txikietan. 1992an Arraun eskola inauguratu zuen eta bertan egindako lanari esker 1998an trainerua atera ahal izan zuen. Denboraldi honetan 10 estropadatik gora jokatu zuen, emaitzarik onena Castro Urdialesko laugarren postua izan zuelarik. 1999 eta 2000 urteetan ere trainerua atera zuen, eta etxeko bandera hasi zen jokatzen.

2001ean arraunlari eskasia zela eta Ciudad de Santanderrekin bat egin zuen eta elkarrekin egon ziren bi denboraldietan emaitza onak eskuratu zituzten. 2003tik aurrera arraunlariak utzi izan dizkio Ciudad de Santanderri, baina trainerua haren izenean bakarrik egon da.

2008an La Marucak berriro trainerua osatu zuen eta KAE Ligako bigarren mailan aritu zen. Laugarren egin zuen ligan eta ezin izan zuen lehen mailarako play-offa jokatu. Ordutik ez du berriz trainerurik ateratzerik lortu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipen guztiak Ciudad de Santanderrekin batera lorturikoak dira.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga
2008 KAE 2 Liga, 4.a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]