Astilleroko Bandera
Itxura
| Astilleroko Bandera | |
|---|---|
| Sorrera | 1971 |
| Herria | El Astillero, Kantabria |
| Antolatzailea | S.D.R. Astillero |
| Parte-hartzaileak | KAE Liga |
| Modalitatea | erlojupekoa |
| Garaipen gehien | Gizonezkoak: { Emakumezkoak: |
| Azken ekitaldia | 2025 |
| Irabazlea(k) | Gizonezkoak KAE 1: Gizonezkoak KAE 2: Emakumezkoak ETE: |
Astilleroko Bandera (gazteleraz Bandera Real Astillero de Guarnizo), Kantabriako El Astillero herrian 1971etik aurrera jokatu izan den estropada da. Erlojuzkontra jokatzen da. Bi aldiz jarraian edo hiru aldiz irabazten duenak Guarnizoko sari nagusia eskuratzen du.
Etxeko trainerua da ekitaldi gehienak irabazi dituena, 15 hain zuzen ere.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trainerua goi mailan izan denean garrantzi handiko bandera izan da, eta hau batez ere 70. eta 80. hamarkadatan eta ondoren TKE Liga hasi denetik hona.
Hainbat urtetan ez da Astilleroko Bandera jokatu, arrazoi ezberdinak direla medio:
- 2006 eta 2007 urteetan trainerua zigorturik egon zenez ez zen estropada jokatu.
- 2011ean Astillerok bere bandera antolatu beharrean Santanderko Bandera antolatu zuen.
- 2019an TKE LIgara itzuli zenean Santanderko Badian jokatzera behartu zuen Ligak, Astilleroko eremua egokia ez zela ikusita. Horrela beraz Repsol Bandera antolatu zuen Kantabriako hiriburuan.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| Astillero | 15 | 1971, 1972, 1975, 1976, 1978, 1998, 1999, 2000, 2002, 2004, 2005, 2008, 2009, 2018, 2024 |
| San Juan (Koxtape, Yola eta Donibaneko) |
6 | 1985, 1986, 1989, 1990, 1991, 1992 |
| Kaiku | 4 | 1981, 1982, 2012, 2021 |
| Lasarte (Michelin) | 3 | 1973, 1974, 1979 |
| Orio | 3 | 1983, 1984, 2023 |
| Zumaia | 2 | 1987, 1988 |
| Castropol | 2 | 1994, 1995 |
| Ciudad de Santander | 2 | 1993, 2001 |
| Santurtzi | 2 | 1980, 2025 |
| Hernani | 1 | 1977 |
| Santoña | 1 | 1996 |
| Pedreña | 1 | 1997 |
| Mecos | 2003 | |
| Urdaibai | 1 | 2010 |
| Hondarribia | 1 | 2016 |
| Lapurdi | 1 | 2022 |
Emakumezkoen estropada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligarako puntuagarria zen estropada izan zen.
| Urtea | Liga | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
|---|---|---|---|---|
| 2014 | Gipuzkoako Liga | Hibaika | Zumaia | Orio |
| 2015- 2022 |
ez zen jokatu | |||
| 2023[5] | ETE Liga | Zarautz | Zumaia | Kaiku |
| 2024[6] | ETE Liga | Zumaia | Astillero | Kaiku |
| 2025 | ETE Liga | Zarautz | San Juan | Kaiku |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Retamosa, Ekaitz. (2021-08-07). «Liga ARC-1: Segunda bandera para Kaiku con José Luis Korta» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-06-21).
- ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2022-08-01). «Donostiarrak Getxoko bandera astindu du, denboraldiko hirugarrena» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2025-06-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Moreno, Iris. (2023-07-23). «Nueva bandera para Orio B» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-06-21).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-06-22). «Zumaiaren lehen kolpea denboraldiaren estreinaldian, Astilleroko erlojupekoan» naiz: (kontsulta data: 2025-06-21).
- ↑ «Zarauztarrak eta zumaiarrak, lehia bizian - Urola kosta» Guka.eus (kontsulta data: 2025-06-21).
- ↑ «Astilleroko bandera irabazi du Zumaiak - Zumaia» Guka.eus (kontsulta data: 2025-06-21).