Coburg uhartea
Coburg uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 800 m |
Mota | uharte |
Luzera | 38 km |
Zabalera | 23 km |
Azalera | 344 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 75°57′N 79°18′W / 75.95°N 79.3°W |
Honen parte da | Elisabet Erreginaren uharteak |
Estatu burujabe | Kanada |
Territory of Canada | Nunavut |
Ur-gorputza | Lady Ann Strait (en) |
Leku geografikoa | Elisabet Erreginaren uharteak |
Coburg Kanadako Uhartedi Artikoaren uharte bat da, Kanadako iparraldean, Elisabet Erreginaren artxipelagoan. Hegaztientzat garrantzi handiko ingurua da. 1995tik «National Wildlife Area» izendapena du. Haren hedapena 344 km ²koa da.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Administratiboki Nunavut lurralde autonomoaren partea da. Jones Sound itsasartearen ekialdean dago, Baffin badiaren ertzean, Lady Ann itsasartean, Devon uhartearen iparraldean eta Ellesmere uhartearen hegoaldean.
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Coburg uharteak eta bere inguruko itsas eremuak garrantzi biologiko handia dute. 1975ean "Nazioarteko Biologia Programa Gune" izendatu zutenean balio hori aitortu zioten. Coburg uhartea "Kanadako Fauna Zerbitzuak" (CWS) "Hegazti Migratzaileen Habitat Gune Gakoa" izendatu zuen 1984an («Key Migratory Bird Habitat Site»). 2002an, CSW-k Coburg uhartearen inguruko urak hegazti migratzaileen "itsasoko habitataren garrantzitsu" gisa ere identifikatu zituen. ("Itsas habitataren gune gakoa").
1990ean, Grise Fiordeko biztanleek Coburg uhartea eta bere ingurunea Basa-biziaren Inguru Nazional gisa babestea gomendatu zuten. Nirjutiqavvik National Wildlife Area 1995eko abuztuaren 30ean sortu zen ofizialki.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsas hegazti migratzaileek garrantzi handia dute uhartean, esaterako martin hegalzuri, ipar-kaio, antxeta hankabeltz, fulmar, ipar-martin... Inguruan ugaztun asko ikus daiteke: Groenlandiar balea, narbala, hartz zuria, foka, mortsa eta balea zuria esaterako.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zonaldearen satelite ikuspegia.
-
Izeberg bat eta itsas hegaztiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):National Wildlife Arearen webgune ofiziala.