Narbal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Narbal
Narwhalsk.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Mammalia
Ordena Cetacea
Familia Monodontidae
Generoa Monodon
Espeziea Monodon monoceros
Linnaeus, 1758
Hedapen mapa
Cetacea range map Narwhal.png
Datu orokorrak
Haurdunaldia 1 urte

Narbala (Monodon monoceros) Monodontidae familiako zetazeoa da, Artiko eta Atlantiko ozeanoetako itsasoetan bizi dena. Monodon generoko espezie bakarra da, eta belugarekin batera monodontidae bakarrak.

Arrek letagin kiribildu eta luzea dute, bi metrokoa eta hamar kilogramokoa izan daitekeena. Adituek zentzumen-errezeptore bat dela uste dute. Nahiz eta ezpainetatik ateratzen zaien letagina izan, adarra dirudi. Horregatik esaten diote, itsasoko adarbakarra.

Itsas ugaztun haragijaleak dira. Dieta murritza dute eta neguan elikatzen dira, batez ere. Bakailua, txibiak eta fletana dira bere dietaren oinarria. Horiek harrapatzeko uretan murgiltzen dira; oso urpekari onak dira.

Bibiparoak dira. Emeak 15,3 hilabetez izaten dira kumedun. Aldiro, kume bakarra jaio ohi da, gutxi batzuetan bizkiak ere jaio arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narbal Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Monodon_monoceros


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.