Edukira joan

Collyer sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diogenes sindromearen kasu paradigmatikoenetarikoa, Collyer anaiena da. Izan ere, New York hirian, senide hauen egoitzan, baliorik gabeko 200 tona objektu bildu zituzten.

Etxean zegoen zabor kopurua gehiegi zenez, anaien heriotzaren ostean, teilatutik zehar egindako zulo baten barrenetik sartu behar izan ziren. Lehenengo anaiaren gorpua aurkitzeko 6 ordu igaro behar izan ziren suhiltzaileak zaborraren artean bilatzen. Berriz, bigarrenaren gorpua aurkitu baino lehen, 136 tona zabor aldaratu behar izan zituzten. Azkenean, 18 egunen buruan berarekin eman zuten.

Anai hauen kasua izugarrizko durundia izatearen ondorioz, Medikuntzan "Collyer Sindrome"a terminoarekin ezagutzen da, Diogenes sindromearen aldaera bat.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]