Edukira joan

Elkarte Tradizionalista Karlista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Comunión Tradicionalista Carlista» orritik birbideratua)
Elkarte Tradizionalista Karlista
Datuak
Izen laburraCTC
MotaEspainiako alderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
IdeologiaKarlismoa, foruzaletasuna, Tradizionalismo politikoa, abertzaletasuna eta autogestioa
Agintea
LehendakariaTelmo Aldaz
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1986
Ordezkatzen duQ21480542 Itzuli, Q3395819 Itzuli, Q28517149 Itzuli eta Q11482002 Itzuli
webgune ofiziala

Elkarte Tradizionalista Karlista (gaztelaniaz: Comunión Tradicionalista Carlista) Espainiako alderdi politiko bat da, 1986an San Lorenzo de El Escorialen (Madril) egindako "Batasun Karlistaren Kongresua" izenekoan eratua. Bertan ideologia tradizionalistako hainbat talde karlistek bat egin zuten, Karlos Hugo Borboi-Parmakoaren Alderdi Karlistaren bilakaera ezkertiarrarekin ados ez zeudelarik.

XIX. mendearen amaieratik karlismoaren alderdi politikoaren izena (Elkarte Tradizionalista) hartu zuen.

Batasun Tradizionalista Karlistan hiru alderdi politikok parte hartu zuten: 1977an sortutako Comunión Católico Monárquicak, Francisco Elías de Tejadaren "Centro de Estudios General Zumalacárregui"ri lotua; Unión Carlista karloktavistak; eta 1975an sortutako Comunión Tradicionalistak.


Politika
Espainia
Artikulu hau Espainiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.