Concha
Concha | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Karrantza |
Posta kodea | 48891 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′23″N 3°21′40″W / 43.223°N 3.361°W |
Demografia | |
Biztanleria | 557 (2023) |
Concha[1] Karrantzako (Bizkaia) auzoa da, udalerriko erdigunean dagoena. Bertan daude kokaturik udalerriko udaletxea, kultur-etxea eta liburutegia, beste zerbitzu batzuen artean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ambasaguas iparraldean, Ahedo ipar-ekialdean, La Tejera baserrigunea ekialdean, Manzaneda de Sierra auzunea hegoaldean, San Esteban hego-mendebaldean eta Soscaño eta Traspalacio mendebaldean mugakide ditu.
Auzoan bat egiten dute Las Escaleras, Bernales, Cuadro eta Presako erreken urek, Karrantza ibaiarekin biltzen direnak Ambasaguas auzoan.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karrantzako udaletxea bertan egonik, XXI. mendearen lehen hamarkadetan populazio hazkundea izan zuen eta udalerriko gunerik populatuena bihurtu zen (lehenago Ambasaguas zen populatuena).
Conchako biztanleria |
---|
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Indianoen" etxe ugari topa daitezke auzoan eta inguruan, XIX. eta XX. mendearen artean eraikitakoak. Ameriketatik itzulitako jendeak eginda, horietako batzuk ikusgarriak dira. Hernaiz familiaren etxea nabarmentzekoa da, besteak beste.
Bestela, Concha eta San Esteban artean Buen Rosarioko Andra Mariaren eliza dago.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karrantzako auzoak | ||
---|---|---|
Ahedo • Aldeacueva • Ambasaguas • Bernales • Biáñez • Callejo • Cerca • Concha • El Suceso • Herboso • La Calera del Prado • Lanzas Agudas • Manzaneda de Biañez • Matienzo • Molinar • Pando • Paules • Presa • Ranero • Rioseco • San Ciprian • San Esteban • Sangrices • Santecilla • Sierra • Soscaño |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |