Edukira joan

Ambasaguas

Koordenatuak: 43°14′09″N 3°21′44″W / 43.23589°N 3.36222°W / 43.23589; -3.36222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ambasaguas
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Bizkaia

| herrialde bandera2 | izena = Bizkaia | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaKarrantza
Administrazioa
Posta kodea48890
Geografia
Koordenatuak43°14′09″N 3°21′44″W / 43.23589°N 3.36222°W / 43.23589; -3.36222
Demografia
Biztanleria446 (2023)

Ambasaguas[1] Karrantzako (Bizkaia) erdialdean dagoen auzoa da, udalerriko populatuena dena. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 499 biztanle ditu.

Hala ere, biztanle gutxiago bildu arren, Concha herrigune nagusia da, besteak beste udaletxea barne hartzen duena.

Auzoa BI-630 errepidearen bidegurutzean dago, gasolindegi bat dagoen puntuan. Ipar-mendebaldean Molinar auzoa, iparraldean Bollain baserrigunea, ipar-ekialdean Biañez auzoa, hego-ekialdean El Callejo baserrigunea, hegoaldean Ahedo eta Concha auzoak eta mendebaldean Matienzo mugakide ditu.

Bestela, Karrantza ibaiak auzoa zeharkatzen du Callejo errekaren urak kilometro batzuk lehenago jaso ostean eta auzoan bertan Escaleras eta Presa errekek bat egitearen ondorioz ekarritako ura jasotzen du. Bi ur bideek hemen bat egiten dutenez, gaztelerazko izen hori dauka auzoak, "Ambasaguas" alegia.

Auzo honetan FEVE tren konpainiaren Karrantzako geltokia dago.

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ambasaguasko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
524 530 522 513 512 514 517 499

Dolomitas del Norte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dolomitas del Norte enpresaren instalazioak Ambasaguasen kokatuta zeuden XX. mendeko lehenengo erdialdean, metalurgia arloan jardundakoa.

2002an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zituen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa