Concha Alós
Concha Alós | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1926ko maiatzaren 22a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2011ko abuztuaren 1a (85 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Concha Alós |
María Concepción «Concha» Alós Domingo (Valentzia, 1926ko maiatzaren 22a – Bartzelona, 2011ko abuztuaren 1a) idazlea izan zen.[1] Planeta saria bi aldiz lortu zuen, 1962an Los enanos lanarekin eta 1964an Las hogueras lanarekin.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valentzian jaio bazen ere, Bartzelonan bizi izan zen, hein handi batean. Haurtzaroa Castelló de la Planan igaro zuen, gaur egungo Valentziako Erkidegoan, langile-familia errepublikano batean. Gerra Zibilean bonbardaketen ondorioz, familia Lorcara (Murtzia) joan zen. Ihesaldia eta gerraren amaierako itzulera dira 1966an argitaratutako El caballo rojo nobelan jorratu zituen gai nagusiak.
1943an Eliseo Feijóo kazetariarekin ezkondu zen eta Palma Mallorcakora joan ziren. Han, Baleares egunkaria zuzendu zuen, irakasle-ikasketak ere egin zituen, eta eskolak eman zituen Mallorcako bi herritan.[2]
Baltasar Porcel idazle, kazetari eta literatura-kritikari espainiarraren emaztea eta lanaren hedatzailea izan zen, eta haren lanaren zati bat katalanetik gaztelaniara itzuli zuen.[3] Porcelek Baleares egunkarian tipografo gisa lan egiten zuen bitartean ezagutu zuten elkar. Biak Bartzelonara joan ziren, lehen senarra utzi ondoren. Urte batzuk geroago, bi idazleak ere dibortziatu egin ziren.[4]
1962an Los enanos eleberria argitaratu zuen, eta horrekin XI. Planeta saria lortu zuen.[2] Hurrengo urtean Los cien pájaros argitaratu zuen eta 1963an Planeta saria lortu zuen berriro Las hogueras nobelarekin.[5] Argitaratu zuen azken eleberria, El asesinato de los sueños, 1986koa da. Planeta saria bi aldiz irabazi duen bakarra da, baina 1962an, Los Enanosekin lortu zuenean, erretiratu egin zuten Plaza & Janés argitaletxearekin izandako eskubide-arazo batengatik.[6]
Bere lana errealismoaren eta gizarte-lekukotzaren barruan kokatu zen. Hizkera zuzenean landu zituen orduko espainiar literaturan ohikoak ez ziren gaiak, hala nola sexua, homosexualitatea eta prostituzioa. Hori dela eta, eragozpenak izan zituen zentsura frankistarekin, nahiz eta zenbait lan arrakastatsuak izan ziren salmenta aldetik, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan.[4]
1980ko hamarkadaren erdialdean, zirkulu literarioetatik kanpo geratu zen. 1990eko hamarkadaren amaieran, Alzheimer gaixoa izan zuen. Zuzeneko ahaiderik gabe, egoitza batean sartu zuten. 2011n hil zen, erabateko anonimatuan. Egunkariren batean lerro gutxi batzuk besterik ez ziren azaldu, eta, uneko kronika txikien sailean, Maria del Mar Bonet eta Toni Catany argazkilariaren presentzia izan zuen azken agurrean.[7]
2021ean, La navaja suiza argitaletxeak Los enanos liburua argitaratu zuen berriro.[7]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cuando la luna cambia de color (1958) Eleberria.
- Los enanos (1962) Eleberria (berrargitalpena 2021, "La Navaja Suiza" argitaletxea)
- Los cien pájaros (1963) Eleberria .
- Las hogueras (1964) Eleberria. (XIII Planeta saria)
- El caballo rojo (1966) Eleberria .
- La madama (1969) Eleberria.
- Rey de Gatos. Narraciones antropófagas. (1972) Cuentos (errargitalpena 2019, "La Navaja Suiza" argitaletxea)
- Os habla Electra (1975) Eleberria.
- Argeo ha muerto, supongo (1982) Eleberria.
- El asesino de los sueños (1986) Eleberria.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1962an Planeta saria Los enanos lanarekin
- 1964an Planeta saria Las hogueras lanarekin.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hernández, Publicado por Hortensia. Concha Alós escritora española. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ a b c d «Concha Alós, la autora que ganó dos veces el Premio Planeta» Valencia Plaza 31 de octubre de 2018.
- ↑ El País (Madrid). Fallece el escritor mallorquín Baltasar Porcel. .
- ↑ a b El País. (3 de agosto de 2011). Concha Alós, escritora del lado oscuro de la sociedad. .
- ↑ «Concha Alós, Premio Planeta» Heraldo de Aragón Editora Digital, S.L.U. (Heraldo de Aragón) 17 de octubre de 1964.
- ↑ de Prada, Juan Manuel. (9 de junio de 2016). Del premio a Las hogueras. .
- ↑ a b El franquismo era cruel y más feo que Picio, Alfons Cervera, Infolibre, 29 de octubre de 2021