Concurso oposición (Mortadelo eta Filemon)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Concurso oposición (Mortadelo eta Filemon)
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1975

Concurso oposición Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen abentura bat da.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

T.I.A.ko agente guztiak oso zaharrak dira. T.I.A.k bere agente taldea lehiaketa-oposizio baten bidez handituko du. Mortadelo eta Filemon arduratuko dira lehiaketa antolatzeaz eta hautagaiak frogan jartzeaz. Jakina, hautagaiak nahiko bereziak dira: nekazari bat, itsu bat, gafe bat, laurogei urteko emakume bat...

Iruzkinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau da jorratzen den gaiaren sarrera sasihistoriko batekin hasten den lehen abentura. Baliabide hau askotan errepikatuko da hurrengo komikietan. Hemen gertatzen da lehen aldiz, baita ere, Mortadelo eta beste pertsona baten arteko mozorro lehiaketa bat.

Ikusmen arazoak dituen hautagaia, Mortadelo eta Filemon pasaiari bezala doazen kotxearekin Bartzelonako metroan sartzen da. Zehazki, Lesseps geltokian sartu eta Liceu geltokian irtetzen dira. Beraz, kotxean, Bartzelonako metroko 3. lineako 5 geltoki zeharkatzen dituzte, bi agenteak beldurtuz.


Aurrekoa
Pánico en el zoo
Mortadelo eta Filemonen abenturak
1975
Ondorengoa
Los mercenarios

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]