T.I.A.
T.I.A. (Técnicos de Investigación Aeroterráquea) Francisco Ibáñezek sortutako Mortadelo eta Filemon komiki saileko fikziozko erakunde bat da. Bere betebeharra hiritarrak zerbitzatu eta gaizkileengandik babestea da.
Ibilbide editoriala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakunde hori komiki sailean agertu zen lehen aldia 1969ko El sulfato atómico abenturan izan zen: haren lehen abentura luze hartan, Mortadelo eta Filemon jada agertzen ziren bere ezkutuko agente gisan. Hasieratik, denbora askoan mantendu ziren beste ezaugarri batzuk (ezkutuko sarrerak, egoera penagarrian zeuden eraikinak...) eta Vicente Superintendentea eta Bacterio profesorea bezalako pertsonaiak agertu ziren.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]CIA estatubatuar erakundearen parodia bat T.I.A. Konpentsazio gisan, gaizkile agentzia etsaiek A.B.U.E.L.A. (Agentes Bélicos Ultramarinos Especialistas en Líos Aberrantes) edo S.O.B.R.I.N.A (Sindicato Organizador Bollos Reivindicantes Inter Nacionales Atléticos) bezalako izenak dituzte.
T.I.A.-k ezkutuko sarrerak gutxien uste den tokietan ere baditu, trafiko seinale soil bat edo zirko baten iragarpen kartela kasu, baita Lurretik ikus daitekeen eguzkiaren zirkulua ere, baina soilik agenteek dakite nola sartu, gainontzeko pertsonendako tranpak direlarik. Kartelak oso erabiliak dira sarrera bezala.
Ez da ezagutzen erakundeko agente kopuru zehatza: agian 50 izan litezke. Horien artean gehien erabiltzen direnetako bat Bestiájez agentea da. Bi hoberenak Mortadelo eta Filemon Pi dira, euren misioetako asko sekulako desastrean amaitzen diren arren.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- DE LA CRUZ PÉREZ, Francisco Javier. Los cómics de Francisco Ibáñez. Gaztela Mantxako Unibertsitateko edizioak, Cuenca, 2008. ISBN 978-84-8427-600-5
- FERNÁNDEZ SOTO, Miguel. El mundo de Mortadelo y Filemón. Medialive Content, 2008. ISBN 978-84-92506-29-3
- GUIRAL, Antoni. El gran libro de Mortadelo y Filemón: 50 aniversario. Ediciones B. ISBN 978-84-666-3092-4