Conor Maynard
Conor Maynard | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brighton, 1992ko azaroaren 21a (32 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cardinal Newman Catholic School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, poeta, idazlea, youtuberra eta telebista-ekoizlea |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Parlophone (en) |
conor-maynard.com | |
Conor Paul Maynard (Brighton, 1992ko azaroaren 21a) abeslari eta konpositore britainiarra da. 2006an ezaguna bihurtu zen bere YouTube kanalean hainbat abestiren bertsioak egin eta gero. Hala ere, 2011an izan zen Pharrell Williams eta Ne-Yo-k bere talentua aurkitu zutenean eta Parlophone deituriko diskoetxearekin sinatu zuenean. Izan ere, gaur egun oraindik bere aholkulariak dira.
Geroago, 2012an “Can’t Say No", "Vegas Girl" eta "Turn Around" bezalako zenbait single estreinatu zituen, eta UK Singles Chart-en postu bat lortu zuten asteroko hamar arrakasten artean. Gainera, bere album debuta “Contrast” lehen posturaino heldu zen UK Albums Chart-en.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere gurasoek Gary Maynard eta Helen Maynard dute izena eta bi anaia-arreba gazteago ditu, Jack eta Anna Maynard. Haurtzaroan eta nerabezaroan Hoven kokatua dagoen Cardinal Newman eskolan ikasi zuen. Musika interesa hasi aurretik, Maynard larunbatetan drama eskola batera joaten zen, baina 15 urte zituela arreta musikan jartzea erabaki zuen. Denbora librean, abesti desberdinetako bertsioak egiten zituen, eta 2010eko otsailaren 15ean, Lee Carr-ren "Breathe" abestiaren bertsioa bere YouTube kanal ofizialera igotzea erabaki zuen.
Bisitaldi ugari izan zituenez, Usher eta Stevie Wonder bezalako abeslarien bertsioak egiten jarraitu zuen. Horrela erakarri zuen Pharrell Williams eta Ne-yoren arreta. 2012ko martxoaren 1ean Maynard-ek bere lehen singlearen musika bideoa argitaratzea erabaki zuen.
Maiatzaren 1ean, "Drowning" abestia argitaratu zuen, eta bere jarraitzaileek digitalki doan deskargatu ahal izan zuten albumaren lagin gisa. Abeslariaren bigarren singlea, "Vegas Girl", uztailean estreinatu zen eta abuztuan Erresuma Batuan laugarren postura heldu zen. Urrian, "Turn Around" abestia UK Singles Chart-en zortzigarren tokira iritsi zen, Maynarden hirugarren top 10 izanda.
2013ko urtarrilean, "Animal" estreinatu zuen, “Contrast” albumaren laugarren singlea, eta lau astetan Erresuma Batuko seigarren postua lortu zuen. Urteko lehen seihilekoan, bere bigarren estudioko diskoa izango zen lanean jarraitu zuena. Gainera, Rita Ora eta Calvin Harrisekin lan egin zuela gehitu zuen.