Constance Tipper
Constance Tipper | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Constance Fligg Elam |
Jaiotza | New Barnet (en) , 1894ko otsailaren 6a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Penrith (Cumbria), 1995eko abenduaren 14a (101 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint Felix School (en) Newnham College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria, Metalurgia, kristalografoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Women's Engineering Society (en) |
Constance Fligg Elam Tipper (Hertfordshire, Erresuma Batua, 1894ko otsailaren 6a - Penrith, Cumbria,1995eko abenduaren 14a) metalurgikaria eta kristalografo britainiarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran asko erabilitako Liberty zamaontzien kroskoen hausturaren arrazoia aurkitu izanagatik ezaguna.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Constance Tipper, zirujau baten alaba, St Felixen hasi zen ikasten, eta Cambrigdeko Unibertsitateko Natural Science Tripos bat lortu zuen lehen emakumea izan zen.[2] 1915ean, Teddingtongo Fisika Laborategi Nazionaleko Metalurgia Departamentura joan zen, eta handik, hurrengo urtean, Royal School of Mines-era igaro zen, Kensingtonera. Han, Sir Harold Carpenterren ikerketa-laguntzaile kargua lortu zuen, eta kristal metalikoak fabrikatzeko metodo bat garatu zuen. 1929an Cambrigden finkatu zen, eta bertan jarraitu zuen 30 urte baino gehiagoz.[3]
Ikerketa lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Constance Tipper metalen erresistentziaren eta ingeniaritza-arazoetan duen eraginaren ikerketan espezializatu zen. Bigarren Mundu Gerran, Lord Bakerrek esleitu zion Liberty klaseko itsasontzien haustura hauskorraren arrazoiei buruzko ikerketa. Itsasontzi hauek Estatu Batuetan eraiki ziren 1941 eta 1945 bitartean, eta soldadurak bakarrik erabiliz egindako lehen garraio-ontziak izan ziren.[4] Hornigaiak gerra-fronteetara garraiatzea ontzi horien mende zegoen, eta, gainera, ospitale-ontziak, konponketa-tailer eta tankeak garraiatzeko lanak egiten zituzten. Gehiegi galtzen ari ziren itsas zabalean, beren kargamendu guztiarekin, krosko osoan zehar hedatzen ziren pitzadura handien ondorioz.[5]
Tipperrek ezarri zuen hausturak ez zirela soldaduren erruz gertatzen, altzairuaren beraren propietateen ondorioz baizik. Tenperatura kritiko bat dagoela frogatu zuen, eta horren azpitik altzairua hausteko modua nodularretik hauskorrera aldatzen dela. Ipar Atlantikoko itsasontziek tenperatura baxuak jasaten zituztenez, hauskorra izan zitekeen haustura. Neke-pitzadurak ontzien kroskoaren plakak lotzen zituzten soldadura-junturetan zehar zabal zitezkeen, errematxeen bidez elkarri lotutako plaken ertzetan gelditu beharrean, lehenago fabrikatutakoak bezalakoak.[6]
1949an Tipper irakasle titular izendatu zuten, eta Cambridgeko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko lanaldi osoko emakume kide bakarra bihurtu zen.[7],
Lehenengo pertsona izan zen ekortze-mikroskopio elektroniko bat (SEM) erabili zuena haustura metalikoen gainazalak aztertzeko. Charles Oatleyk eta bere taldeak egindako ekortze-mikroskopio elektroniko bat erabili zuen.
"Tipper testa" garatu zuen, altzairuen hauskortasuna zehazteko erabilia.[7]
1960an erretiratu zen, eta 1994an ehungarren urtebetetzea ospatu zen Newnham Collegen, Tipper zuhaitza, gaztainondo bat, landatzen.[8]
Hausturari buruzko Nazioarteko Kongresuak Constance Tipper Zilarrezko Domina ematen die hausturaren alorreko ikerketaren edozein alderditan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten zientzialari eta ingeniariei.[9]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "The Production of Single Crystals of Aluminium and their Tensile Properties" (con H. C. H. Carpenter). Proceedings of the Royal Society of London (1921).
- Deformation of Metal Crystals (1935).
- The Brittle Fracture Story (1962).
- Publication: The fracture of mild steel plate. Report no. R3 (The Admiralty Ship welding Committee) [illustr.] London 1948
- Brittle fracture of mild steel plates (British Iron and Steel Research Association Procs. of a conf at the Engineering Laboratory, Cambridge University, 26 Oct 1945 p. 23–50 abstracted in Journal of the Iron and Steel Institute Oct 1947 p 300)
- The distortion of metal crystals (Oxford: Clarendon Press, 1935)
- Baker, J.F. and Tipper, C.F. (1956) The Value of the Notch Tensile Test. Proceedings of the Institution of Mechanical Engineers 1956 170:1, 65-93
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1923 Royal Society Bakerian Medal.
- 1933 Beilby Medal and Prize.
- 1936–38 Leverhulme Trust Research Fellowship.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Ogilvie, Marilyn Bailey; Harvey, Joy Dorothy. (2000). The Biographical Dictionary of Women in Science: L-Z. Taylor & Francis ISBN 978-0-415-92040-7. (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- ↑ (Ingelesez) «Beilby Memorial Awards» Nature 132 (3323): 56–56. 1933-07-01 doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- ↑ (Ingelesez) Barrett, Anne. (2017-02-24). Women At Imperial College; Past, Present And Future. World Scientific ISBN 978-1-78634-264-5. (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- ↑ (Ingelesez) Merlino, Fortunato. (2017-07-18). «Building Liberty ships for the war effort, 1941 - Rare Historical Photos» https://rarehistoricalphotos.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- ↑ (Ingelesez) Bethell, Mary Ursula. (1998-06-01). «Dr. Constance Tipper: testing her mettle in a materials world» Advanced Materials & Processes 153 (6): 100–102. (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Independent en Español» Independent Español (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Barrett, Anne. (2017-02-24). Women At Imperial College; Past, Present And Future. World Scientific ISBN 978-1-78634-264-5. (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Constance Tipper, la metalúrgica inglesa que descubrió por qué se resquebrajaban los buques de guerra Liberty» Mujeres con ciencia 2022-02-10 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- ↑ (Ingelesez) ICF AWARDS. (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Charles, Jim and Gerry Smith. "Constance Tipper: her life and work", Materials World (1996).
- Hayes, Evelyn. "Dr. Constance Tipper: testing her mettle in a materials world", Advanced Materials & Processes (1998).
- Cathcart, Brian. " No dinner, but a nice box of chocs", New Statesman (2004). Retrieved on May 27, 2007.