Coralie van den Cruyce
Itxura
Coralie van den Cruyce | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1796ko urriaren 13a |
Heriotza | 1858 (61/62 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Coralie Adèle van den Cruyce, ezkondu ondorengo izenez Coralie de Félix de la Motte, (Paris, 1796ko urriaren 13a – Geel, 1858ko ekainaren 27a) belgikar idazle, poeta eta feminista izan zen.
1796ko urriaren 13an jaio zen Parisen, familia aristokratiko batean. Bere idazlanen artean Les orphelins de la grande armée (1834) eta Les Violettes (1836) antzezlanak daude[1]. Bas-Bleus lanean emakumeek idazle gisa adierazteko duten eskubidea defendatu zuen kritika garaikidearen aurka. Bij de wieg eta L'enfant au berceau abestien letrak ere idatzi zituen[2].
Eugene-François-Auguste Pompée de Félix de la Motte noblearekin ezkondu zen, Bruselako aristokrata garrantzitsu batekin[3]. Geelen hil zen 1858ko ekainaren 27an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Brogniez, Laurence. (2002). «Poétesses belges du XIXe siècle» Sextant 17/18: 133..
- ↑ (Ingelesez) «Coralie de Félix de La Motte» The LiederNet Archive 2023-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Frantsesez) Gubin, Éliane; Jacques, Catherine; Piette, Valérie; Puissant, Jean. (2006). Dictionnaire des femmes belges. Racine, 541-542 or. ISBN 9782873864347. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Belgikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |