Edukira joan

Cortina d'Ampezzo

Koordenatuak: 46°32′18″N 12°08′14″E / 46.538333°N 12.137351°E / 46.538333; 12.137351
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortina d'Ampezzo
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Veneto
ProbintziaBellunoko probintzia
Posta kodea32043
ISTAT kodea025016
HerriburuaCortina d'Ampezzo
Geografia
Koordenatuak46°32′18″N 12°08′14″E / 46.538333°N 12.137351°E / 46.538333; 12.137351
Map
Azalera252,81 km²
Altuera1.224 m
MugakideakBadia, Braies, Toblach, Marebbe, San Vito di Cadore, Auronzo di Cadore, Colle Santa Lucia eta Livinallongo del Col di Lana
Demografia
Biztanleria5.546 (2023ko urtarrilaren 1a)
−296 (2018)
alt_left 3.006 (%54,2) (%48) 2.663 alt_right
Dentsitatea22 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0436
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSkardu (en) Itzuli eta Cattolica
Katastro kodeaA266
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaBL
comunecortinadampezzo.bl.it

Cortina d'Ampezzo (italieraz korˈtiːna damˈpɛttso ahoskatua; ladinoz: Anpezo, Ampëz; alemanez: Hayden) Italia iparraldeko Veneto eskualdeko Bellunoko probintzian dagoen herri bat da. Alpe Dolomiten erdian dago, eta, gaur egun, nazioarteko toki turistikorik nagusienetako bat da. Nazioarteko jet-set delakoa bertara sarri joaten delarik, bere tokirik erakargarrienak, batez ere negukoak dira, bere eski pistengatik baita ezaguna. Cortina d'Ampezzo, Dolomitetako perla bezala ere deitua da, 1956an, Neguko Olinpiar Jokoak antolatu zituen herria izan baitzen. Hemen jaio zen Lino Lacedelli mendigoizalea, 1925ean, 1954an, munduko bigarren mendirik garaiena den K2 mendiaren tontorrera iristen lehena izan zena. Zenbait film ere egin ziren hemen: Adibidez 1962-1963ko Pantera Arrosa eta 1981eko 007 Agentea.

Lehen aipaturiko ekitaldiengatik behin ezaguna delarik, Cortina d'Ampezzok dizdira propioa du, dagoen haranaren edertasunagatik.

Cortina d'Ampezzok honako udalerri hauekin egiten du muga:

Badia
Braies
Toblach
Marebbe
San Vito di Cadore
Auronzo di Cadore
Colle Santa Lucia
Livinallongo del Col di Lana

    Datu klimatikoak (Cortina d'Ampezzo)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.3 2.0 6.3 11.1 15.3 19.5 21.8 20.1 17.9 11.9 5.3 1.4 11
Batez besteko tenperatura (ºC) -5.0 -3.1 1.1 5.5 9.7 13.4 15.4 14.3 12.0 6.9 1.2 -2.7 5.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.6 -8.2 -4.1 0.0 4.1 7.3 9.0 8.6 6.2 1.9 -2.8 -6.8 0.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 32 35 32 52 82 104 121 113 80 67 65 33 816
Iturria: [1]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Climate-Data.org. Climate: Cortina d'Ampezzo. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]