Ladino (erretorromaniera)
Itxura
- Artikulu hau Alpeetako hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ladino (argipena)».
| Ladino (erretorromaniera) | |
|---|---|
| ladin | |
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 30.000 |
| UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) erretorromaniera | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | silabadun hizkuntza eta hizkuntza malgukaria |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-3 | lld |
| Ethnologue | lld |
| Glottolog | ladi1250 |
| Wikipedia | lld |
| UNESCO | 565 |
| IETF | lld |
| Endangered Languages Project | 3392 |
Ladinoa[1] edo ladiniera[2] (ladinoz eta latinez, ladin; italieraz, ladino; eta alemanez. Ladinisch) erretorromanieraren dialekto nagusietako bat da, erromantxearekin eta friulierarekin batera. 40.000 hiztun inguru ditu Ladinia lurraldean, Italiako Dolomita mendietan; zehazki, Veneto eta Trentino-Adige Garaia eskualdeetan.
Hiztunen geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiztunak Bellunoko probintzian (Veneto) eta Bolzano eta Trentoko probintzietan (Trentino-Adige Garaia) bizi dira, udalerri hauetan:
- Bolzano/Balsan:
- Urtijëi
- Santa Cristina Gherdëina
- Sëlva
- Badia
- Corvara
- La Val
- San Martin de Tor
- Mareo
- Trento (Val de Fascia):
- Canazei / Cianacei
- Campitello di Fassa / Ciampedèl
- Mazzin / Mazin
- Pozza di Fassa / Poza
- Vigo di Fassa / Vich
- Soraga
- Moena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elhuyar gaztelania-euskara eta Labayru hiztegietan, ladino izenarekin ageri da.
- ↑ Munduko Hizkuntzen Amaraunean ladinera izenarekin ageri den arren, akatsa dirudi, Ladinia toponimotik ladiniera baita emaitza.