Costanza da Varano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Costanza da Varano
Bizitza
JaiotzaMaceratako probintzia, 1426
Heriotza1447 (egutegi gregorianoa) (20/21 urte)
Familia
AitaPiergentile da Varano
AmaElisabetta Malatesta
Ezkontidea(k)Alessandro Sforza (en) Itzuli  (1444ko abenduaren 8a -  1447)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Costanza da Varano (Camerino, Italia, 14281447) poetisa eta humanista italiarra izan zen, latinez eta grekoz eruditua. Costanzaren hainbat eskuizkribu gordetzen dira gutunak, diskurtsoak eta olerkiak barne; haren aurretikoak eta ondorengoak ere (amona, ama eta alaba) beren garaiko mundu publikoan nabarmendu ziren.[1]

Alessandro Sforza, Pésaro eta Gradarako jaunaren lehen emaztea izan zen Costanza, harekin ezkondu zen 1444an, eta bi seme-alaba izan zituzten: Battista Sforza (1446-1472) eta Costanzo I (1447-1483). Costanza Constanzoren erditzean hil zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pier Gentile da Varanoren eta haren emazte Elisabetta Malatestaren lehen alaba izan zen Costanza. Aita Camerinoko jauna izan zen 1433an hil zen arte; ama, berriz, Battista Malatesta jakintsuaren eta Galeazzo Malatesta alaba zen, 1444ra arte Pésaroko jauna. Neba ezagun bat zuen, Rodolfo, Camerinoren oinordekoa. Lehen urteetan, familia Varano familiaren jauregian bizi izan zen, Camerinoko Ducal jauregian, Las Marcas eskualdearen bihotzean. 1433an, anaiek Pier Gentile da Varano exekutatu egin zuten hiriko gobernuaren aldeko borrokan. Tartean, amak Pésarora ihes egin zuen 1434an Konstantzarekin, Rodolfo nebarekin, eta beste bi seme-alabekin, non amaren aiton-amonak bizi baitziren.

Costanzaren latinezko hezkuntza izan zen, beharbada, lorpen nabarmenena. Bere amona Battista da Montefeltro Malatesta, Pésaron erudita aktiboa izan zen eta emakumeentzako hezkuntzan aitzindaria, Costanzari lagundu zion. garai hartako gizon batentzat hezkuntza nahiko estandarra izango zena, baina bere posizioko emakume batentzat bakarra eta esklusiboa, jaso zuen. XV. mendean aristokrazia italiarraren alaba asko bezala, Costanza hezkuntza balioesten zen etxe batetik zetorren, garai hartan uste baitzen emakume aberatsek eta eraginkorrek neurriren batean hezkuntza izan behar zutela, batzuetan hirietako agintariak baitziren, eta, askotan, beren oinordekoak, agintariak hezteko ardura ematen baitzitzaien. XV. mendean, mugimendu humanista Italiaren jabe egin zen, eta emakume aristokratak gai izan ziren hezkuntza bat jasotzeko, zeinari esker idazmena eta argitasuna erabili eta hitz egin baitzituzten. Mugimendu horren barruan gutxiengoa ziren arren, Errenazimentuaren garapenari eta bizitza intelektualaren bilakaerari egindako ekarpena esanguratsua izan zen Europa modernoan. Garai hartako emakumerik hezienak bezala, uste da Varanok ez zuela garatu bere potentziala humanismoaren eremuan nerabezarotik haratago, emakumeak ezkontzea eta beren ikaskuntza-bizitza uztea espero baitzen garai hartan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Daughters and wives of the Montefeltro: outstanding bluestockings of the Quattrocento» Renaissance Studies 10 (1): 31–55.  doi:10.1111/j.1477-4658.1996.tb00002.x..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]