Couserans
Itxura
Couserans (frantsesez: Couserans, kuzəʁɑ̃ ahoskatua; okzitanieraz: Coserans, kuzeˈɾas ahoskatua) Okzitaniako antzinako probintzia da, Pirinioetan kokaturik. Egun, Ariège departamenduko mendebaldean, Saint-Girons eta Saint-Lizier udalerrien inguruan, eta Garona Garaia hegoaldeko muturrean dago. Guztira, 1.162 km²-ko azalera eta, 1999ko erroldaren arabera, 21.260 biztanle ditu, horietatik 9.484 Saint-Gironsen.
Erromatarren garaian, Akitaniako eta. geroago, Novempopulaniako Consoranni-en herriaren egoitza izan zen[1] eta Erdi Aroan Gaskoniako Commingesko konderriaren barnean.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Faur, J.C.. (2002). Notice historique sur Saint-Lizier et le Couserans. in: Rediviva. Nîmes: Lacour, 20 or..
- ↑ Henry, Simone. (1985). Comminges et Couserans. in: Pays du Sud-Ouest. Éditions Privat, 254 or. ISBN 2708971085..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |