Edukira joan

Satitsu arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crocidura russula» orritik birbideratua)
Satitsu arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaEulipotyphla
FamiliaSoricidae
GeneroaCrocidura
Espeziea Crocidura russula
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia28 egun

Satitsu arrunta (Crocidura russula) ugaztuna da, soricidaeen familiakoa. Ipar-mendebaldeko Afrikan eta hego-mendebaldeko Europan bizi den satitsu hau Euskal Herrian arruntena da, nahiz eta bere familian satitsu buztankarratua izan[1].

Ilea marroi beltzarana eta isatsa laburra eta sendo samarra ditu.[2]

Gorputza eta burua: 52-95 mm. Isatsa: 30,5-49 mm. Pisua: 6:14 g

Intsektujale txiki bat da, eta gorputz-morfologia beste satitsuen antzekoa du: mutur zorrotza eta oso mugikorra, begi txiki-txikiak; espezie honen belarriak argi ikusten dira ilajearen gainetik. Hanka motzak; Krozidurino guztien buztanak Sorex eta Neomys generoko beste satitsu batzuekin alderatuta, ile arruntaren artean tartekatuta ile luze batzuk ditu, bereizgarriak

Kolore orokorra grisa da, ilunagoa bizkarrean, batzuetan zenbait ñabardura gorrixkekin. Azpialdean kolore grisa edo zuri zikina hartzen du. Bi aldeen artean ez dago bereizketa-lerro argirik, baizik eta kolorea pixkanaka tonu batetik bestera pasatzen da.

Satitsu arruntaren hortzak, krozidurino guztienak bezala, guztiz zuriak dira.[3]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia honen jarduera egun osokoa da, nahiz eta egunsentian eta ilunabarrean aktiboagoa izan.

Ugalketa apirilean hasten da eta azarora arte irauten du; sasoi horretan, eme bakoitzak hainbat kumaldi ateratzen ditu aurrera, aldiko hiru eta sei kume bitartean egiten ditu.

Habia lurraren gainazalean kokatu ohi du, orokorrean belar-masa trinkoen barruan. Belar lehorrez osatutako bola solido bat, barrutik landare finagoz estalita. Barrurako sarbidea alboko zulo txiki bat da.

Elikadura batez ere antropodo txikiez osatuta dago, aurkitzen den habitataren arabera aldatu egiten da. Orokorrean, isopodo, mirapodo, larba eta intsektuen krisalidak eta kopuru txikiagoetan zizare eta gasteropodoetan oinarritzen da.

Banaketa, habitata eta estatusa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso-estalkitik gabeko eta belar-geruza nagusi diren espazioak nahiago dituen animalia da. Espektro klimatiko zabal batean bizitzeko gai den arren, oro har, mila metrotik gorako altuerak saihestu egiten ditu.

Iparraldeko isurialdean ugaria da hesiek mugatzen dituzten belardietan eta baserrietako baratzetan; gainera dentsitate baxuagoan, baina oraindik irauten duten artadi kantauriar bakanen barruan ere agertzen da.

Hegoaldeko isurialdean, askotariko habitatetan aurkitzen da, beti ere belar-geruza badago: ibai ertzak, abandonatutako olibondoak, laborantza-soroen ertzak, etab. Artadien barruan eta abaritz eta erromero sastrakatan.

Satitsu arrunta Europan eta Afrika iparraldean dago. Iberiar penintsula osoan aurkitzen da

Euskal Herrian ere lurralde osoan ohiko espeziea da, eta leku baten baldintza onak badira, oso ugaria bihur daiteke.

Satitsu arruntak sei azpiespezie ditu:

  • Crocidura russula russula, Herman, (1780).
  • Crocidura russula cintrae, Miller, (1907).
  • Crocidura russula osorio, Molina eta Huntterer, (1989).
  • Crocidura russula peta, Montagu eta Pickford, (1923).
  • Crocidura russula pulchra, Cabrera, (1907).
  • Crocidura russula yebalensis, Cabrera, (1913).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aulagnier, S., Hutterer, R., Amori, G., Kryštufek, B., Yigit, N., Mitsain, G. & Muñoz, L.J.P. 2008. Crocidura russula. 2009ko IUCN Zerrenda Gorria
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 335 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araozko natura eta kontuak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.