Cuca Escribano
Cuca Escribano | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonia Escribano García-Conde |
Jaiotza | Madril, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Antonia Escribano Garcia-Conde (Madril, 1973), Cuca Escribano izenez ezagunagoa, aktore espainiarra da, eta haren lanagatik hainbat sari jaso izan ditu.
Ama asturiarra eta aita sevillarra, Cuca Madrilen jaio zen, 1973an, baina haurtzaroa eta nerabezaroa Andaluzian igaro zituen, bereziki Utreran eta Sevillan.[1]
Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroan, Cuca Escribanok ikastetxeko antzezlanetan parte hartzen zuen, baina Sevillako Antzerki Institutuan garatu zuen bere bokazioa, eta hainbat diziplinatan prestakuntza integrala jaso zuen, hala nola dramaturgian, kantuan, musikan eta dantzan. Urte horietan, Carlos Gandolfo eta Pierre Bylanden mailako maisuak izan zituen.
Bere lehen urrats profesionalak Andaluziako Antzerki Zentroan eman zituen, Shakespeare eta Federico Garcia Lorcaren lanak interpretatuz eta Los Ulen antzerki konpainian. Sevillako Expo '92 ikuskizunetan ere aritu zen.
Ibilbide artistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cuca Escribanok Espainian garatu du ibilbide artistiko gehiena, baina Latinoamerikako ekoizpenetan ere parte hartu du.
Antonio Banderas, Jaime de Armiñan, Gerardo Herrero eta Azucena Rodriguez bezalako zuzendari garrantzitsuekin lan egin izan du.[2]
1998an, Plaza Alta eta Arrayán telesailetako protagonista izan zen Cuca Escribano bere herrialdeko telebistan, eta mila kapitulu baino gehiago grabatu zituen haientzat. Lau urte geroago, Chus Gutierrez zuzendariaren Poniente filmarekin, bere lehen rol protagonista interpretatzeko aukera iritsi zitzaion, Jose Coronado eta Antonio de la Torrerekin batera. Bere jardunak kritikaren aintzatespena eta hainbat sari ekarri zizkion.
Aktore espainiar honek beste interpretazio batzuk egin izan ditu zineman, hala nola Maribel Los aires difíciles filman eta Fina El camino de los ingleses, Antonio Banderasen zuzendaritzapean.
Latinoamerikako zinemara 2004an iritsi zen Caribe filmean, Jorge Perugorriarekin batera, Esteban Ramirez costarricarraren zuzendaritzapean. 2009an, Kubara joan zen, Jorge Perugorriak eta Vladimir Cruzek (Fresa y chocolate filmean egindako emanaldiengatik gogoratuak) zuzendutako Afinidades filmaren errodajean parte hartzeko.
2008 eta 2009 artean, Cuca Escribanok Sin tetas no hay paraíso telesail arrakastatsuaren grabazioa eta Manuel Gonzalez Gilek zuzendutako Gatas antzezlanaren estreinaldia eta bira uztartu zituen, eta Retorno a Hansala eta Amores locos filmetan kolaborazioak egin zituen, besteak beste, Eduard Fernándezekin batera.[3][4]
2010eko erdialdean, Arturo Pérez-Reverteren La reina del sur eleberrian oinarritutako izen bereko telesailean lan egiteko aukeratu zuten.
2015eko amaieran, Acacias 38 telesaileko aktoreekin bat egin zuen La 1en, eta 'Doña Lourdes de Palacios' pertsonaiaren papera egin zuen. 2016an utzi zuen telesaila, 57 kapituluren ostean.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Director/a |
---|---|---|---|
2016 | La isla | María | Ahmed Boulane |
2015 | Solo química | Neska bat | Alfonso Albacete |
2014 | La ignorancia de la sangre | Cristina Ferrera | Manuel Gómez Pereira |
Los tontos y los estúpidos | Paula | Roberto Castón | |
321 días en Michigan | Doña Amalia | Enrique García | |
Carmina y amén | Mujer del entierro | Paco León | |
2010 | Afinidades | Cristina | Jorge Perugorría y Vladimir Cruz |
2009 | Amores locos | Beda Docampo Feijóo | |
2008 | Retorno a Hansala | Carmen | Chus Gutiérrez |
14, Fabian Road | Fernanda Segovia | Jaime de Armiñán | |
2007 | Una mujer invisible | Aktorea | Gerardo Herrero |
Atlas de geografia humana | Ana | Azucena Rodríguez | |
2006 | El camino de los ingleses | Fina | Antonio Banderas |
Faltas leves | Lola | Octavio Massia | |
Los Aires difíciles | Maribel | Gerardo Herrero | |
2004 | Caribe | Abigail | Esteban Ramírez |
Recambios | Ángela | Manu Fernández | |
2002 | Poniente | Lucía | Chus Gutiérrez |
2001 | Amar y morir en Sevilla | Doña Ana | Víctor Alcázar |
1999 | Solas | Benito Zambrano | |
1998 | Yerma | Errezu laguntzailea | Pilar Távora |
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Film laburra | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2015 | Gazpacho | Samuel Salazar | |
2014 | Ángeles rotos | Juana | Lia Chapman |
Flexibility | Remedios Crespo | ||
Pelucas | Silvia | José Manuel Serrano Cueto | |
2013 | Subterráneo | Susana | Miguel Ángel Carmona |
2011 | Agua pasada | Agnès Guilbault | |
2007 | El pan nuestro | Aitor Merino | |
2005 | Contratiempos | Erantzungailuko ahotsa | Antonio Gómez-Olea |
2000 | En malas compañías | Antonio Hens | |
1998 | El agua hilvanada | Remedios Crespo | |
1995 | Alta manera | Virgen | |
1994 | Siempre que pasa lo mismo ocurre algo parecido | Javier Gil |
Urtea/k | Telesaila | Pertsonaia | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1998 | Todos los hombres sois iguales | Telecinco | Atal 1 | |
Al salir de clase | Patricia | Telecinco | 2 atal | |
2001 | Periodistas | Telecinco | Atal 1 | |
Arrayán | Teresa del Valle | Canal Sur | Atal 1 | |
2002 | Policías, en el corazón de la calle | Antena 3 | Atal 1 | |
Hospital Central | Raquel | Telecinco | Atal 1 | |
El comisario | Telecinco | Atal 1 | ||
2003 | Código fuego | Amaya | Antena 3 | 6 atal |
2004 | El inquilino | Paula | Antena 3 | 13 atal |
2006 | Estudio 1 | Lucila Marty | La 1 | Atal 1 |
2008-2009 | Sin tetas no hay paraíso | Fina Ruiz | Telecinco | 28 atal |
2011 - presente | La Reina del Sur | Sheila[5] | Telemundo | 54 atal |
2011-2012 | El secreto de Puente Viejo | Doña Águeda de Mesía | Antena 3 | 111 atal |
2013 | Luna, el misterio de Calenda | Madre de Ricky | Antena 3 | Atal 1 |
2014 | Velvet | Lydia Cano | Antena 3 | Atal 1 |
2015 | Olmos y Robles | Lola Portillo | La 1 | Atal 1 |
2016 | Acacias 38 | Lourdes de Palacios | La 1 | 57 atal |
2017 | Tiempos de guerra | Reina Victoria Eugenia | Antena 3 | 6 atal |
El Ministerio del Tiempo | Señora Daylon | La 1 | Atal 1 | |
2019 | Malaka | Olga de la Cova | La 1 | 8 atal |
TB Movies
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lo que ha llovido. (2011).
- Asunto Reiner. (2009). Tv Movie.
- Las cuatro vidas de Carlos. (2007). Tv Movie. Hay que vivir
- Pasión adolescente. (2001).
- Plaza alta. (1998).
- El Séneca. (1996).
- Doña María Coronel. (1995).
- Margot y el diablo. (1993).
Antzerki-emanaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gatas. Manuel González Gil (2008).
- Riñas son amores. Alfonso Zurro (1997).
- Julio César. Daniel Suárez (1996).
- Cadáveres exquisitos. Pierre Byland (1994).
- Cien años de Cante. Pedro Bacán. Bira 93/94 (1993).
- Tírate de la moto. J. M. Rodríguez Buzón (1990).
- Nit de Nits, Els Comediants-en sorkuntza. Canet de Mar (1989).
Bideoklipak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Sin saber por qué", Vanesa Martín (2014)
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehiaketa | Kategoria | Obra | Urtea |
---|---|---|---|
Cinefosc – Monistrol de Montserrateko Film Laburren Jaialdia | Emakumezko aktore onena | Subterráneo | 2014[6] |
Daimiel Film Laburren Lehiaketa | Emakumezko aktore Onenaren Aipamen Berezia | ||
Alacanteko jaialdia | Emakumezko aktore onena | Asunto Reiner | 2010 |
Benalmadenako Zinemaldia | Emakumezkoen interpretazio onena | Atlas de geografía humana | 2007 |
Tolousse-ko zinema jaialdia | Emakumezko aktore onena | ||
Madrilgo Film Laburren Jaialdia Errealizadore Berriak Plataforma | Emakumezkoen interpretazio onena[7] | El pan nuestro | |
Asecan saria | Emakumezko aktore onena[8] | Poniente | 2003 |
Karteldegiaren Saria Turia | |||
Zinema Idazleen Zirkuluaren dominen gala | Emakumezko aktore berriaren izendapena |
Lan altruista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cuca Escribano ‘Voces’ sareko kidea da. Sare hori kulturaren munduarekin lotura duten eta haurtzaroari eragiten dion pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokarekin konprometituta dauden pertsonek osatzen dute.[9] Konpromiso horrekin bidaiatu du Espainiako hainbat hiritara eta bere herrialdetik kanpo, erakundeak gidatzen dituen proiektuak sustatu eta gainbegiratzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Cuca Escribano: "No elegí este oficio esperando hacerme rica"». El Mundo.
- ↑ [Esteka hautsia]
- ↑ Artículo sobre Cuca Escribano en la serie "Sin tetas no hay paraíso". Cuca Escribano: Me van los malotes pero no los malos. lacoctelera.net.
- ↑ 2009. Cuca Escribano en la película Amores locos dirigida por Beda DoCampo Feijóo. lahiguera.net.
- ↑ «El elenco de La Reina del Sur 3: los actores de la nueva temporada» TELEMUNDO.com.
- ↑ CUCA ESCRIBANO elegida la MEJOR ACTRIZ por el corto SUBTERRÁNEO, en la 1.ª edición del CINEFOSC, en BARCELONA
- ↑ 19 de septiembre de 2007. Premiados en el 16 festival de cortos de Madrid. elseptimoarte.net.
- ↑ Hemeroteca ABC de Sevilla. 23 de abril de 2003. Los premiados en los XXI premios de Asecan. abcdesevilla.es.
- ↑ [Esteka hautsia]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cuca Escribano |
- Filmografía, fotobook y noticias de Cuca Escribano Txantiloi:Wayback
- Red Voces
- Ficha de Cuca Escribano en Internet Movie Database (IMDb) en castellano y en inglés
- Trayectoria de Cuca Escribano en FilmAffinity
- [Esteka hautsia]