Edukira joan

Cullodengo gudua

Cullodengo gudua
Battle of Culloden
Blàr Chùil Lodair
1745ko Matxinadako gertakaria, David Morierren margolana
Data1746ko apirilaren 16a
LekuaCulloden, Inverness hiriaren ekialdean.
Eskozia Eskozia
Koordenatuak57°28′38″N 4°05′33″W / 57.4772°N 4.0925°W / 57.4772; -4.0925
EmaitzaBritainiar Gobernuaren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Erresuma Batua Britainiar Gudarostea Eskozia Jakobitak
Frantziako Gudarostea
Buruzagiak
Erresuma Batua William Augustus, Cumberlandeko Dukea Eskozia Charles Edward Stuart
Indarra
8.000 7.000
Galerak
50 hildako
259 zauritu
1.500–2.000 hildako edo zauritu
154 atzemanak
222 "frantziar" atzemanak

Cullodengo gudua (ingelesez: Battle of Culloden, Eskoziako gaeleraz: Blàr Chùil Lodair) 1745eko Matxinada Jakobitarra eman zen aldian Jakobitar eta Hanover Etxekoen arteko azken gudua izan zen. Eskoziako Culloden udalerriko lursailetan, Inverness hiriaren alboan.[1]

1746ko apirilaren 16an, Cullodengo Bataila gertatu zen Eskozian, Inverness ondoan. Tropa britanikoak ia bikoitzak ziren kopuruan eta guztiz azpian hartu zuten klan eskoziarrek eratutako armada. Presorik ez uzteko agindupean, zaurituak momentuan errematatu edo Ingalaterrara eraman eta han exekutatu zituzten. Ondoren errepresioa etorri zen: gaeliko eskoziar hizkuntza, gaita musika tresna, tartan oihala edo beren antolaketa politikoa debekatu zituzten heriotz zigorrarekin.[2]

Gaur egun arte britainiar lurrean burutu den azken gudutzat hartu izan ohi da eta jakobitar aldearen asmoentzako (Stewart leinuaren berrezarpena) sekula berriz suspertzea lortuko ez zuen behin betiko galera izan zen. Ondorio politikoez gain, Eskoziako Lur Garaietan sekulako ondorio sozio-ekonomika zain zuen, gudu honek Eskoziako klanen bizimodu gaelikoaren behin betiko amaiera eragin baitzuen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia
Eskozia
Artikulu hau Eskoziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.