Inverness

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Inverness
Inbhir Nis

—  Hiria  —
Gaztelua, udaletxea, katedrala eta ibai ertzeko etxeak
Gaztelua, udaletxea, katedrala eta ibai ertzeko etxeak
Izen ofiziala City of Inverness
Estatua
Herrialdea
Eskualdea
Tenientetza
 Erresuma Batua
 Eskozia
Highland
Inverness-shire
Koordenatuak 57° 28′ 17″ N, 4° 13′ 54″ W / 57.47139°N,4.23167°W / 57.47139; -4.23167Koordenatuak: 57° 28′ 17″ N, 4° 13′ 54″ W / 57.47139°N,4.23167°W / 57.47139; -4.23167
Inverness Inbhir Nis hemen kokatua: Eskozia
Inverness Inbhir Nis
Inverness
Inbhir Nis
Eremua 161,18 km2
Posta kodea IV1-IV3, IV5, IV13, IV63
Biztanleria 54.398 bizt.
Dentsitatea 337,5 bizt./km²
http://www.inverness-scotland.com

Inverness (Eskoziako gaeleraz: Inbhir Nis, eskozieraz: Innerness) Eskoziako bosgarren hiri populatuena da, 54.398 biztanlerekin 2013an. metropoli eremuak 67.230 biztanle ditu.

Highland (Lur Garaiak) eskualdeko gune administratiboa da. "Clì Gàidhlig" Eskoziako gaeleraren aldeko elkarteak bertan du egoitza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inverness piktoen gotorleku garrantzitsuenetakoa izan zen. 565 urtean San Kolunbak bisita egin zuen bertara piktoen Brude mac Maelchon erregea kristautzeko asmotan. Monje zelta goiztiarrek eraikitako eliza txiki baten aztarnak aurkitu dira San Michael's mendian.

XI mendean Malcolm III.a Eskoziakoak gaztelua eraiki zuen izan ere toki estrategikoa baitzen. Garai hartan izan zen Norvegiako Thorfinn-en aurkako borroka historikoa ere. Mendebaldeko uharteetako jauntxoek ere sarritan erasotu zuten Inverness, XIV eta XV mendeetan. Erdi Aroan urtero lau aldiz merkatua egiteko eskubidea lortu zuen eta errege burgo titulua eman zion Gilen I.ak.

XVI mendearen bukaeran gerra zibila piztu zen Maria I.aren aldekoen eta haren seme Jakue VI.aren aldekoen artean. 1562an Mariari Invernessera sartzea debekatu zion hiriko gobernadoreak baina Munro eta Fraser leinuek gaztelua hartu zuten berarentzat. XVII mendean Oliver Cromwellek hiria hartu zuen eta 1000 soldadurentzako edukiera izango zuen zitadela bat eraiki zuen. 1689 eta 1746 artean Eskoziaren askatasunaren aldekoak ziren jakobitarrek sarritan setiatu eta eskuratu zuten Inverness baina Cullodengo guduaren ondoren errenditu beharra izan zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1791 1801 1861 1871 1881 1951 1961 1971 1981 1991 2001 2011
7.930 8.732 12.509 14.469 17.365 28.107 29.774 34.839 40.011 40.918 40.949 48.801

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritik 37 kilometro hego-mendebaldera Ness aintzira ezaguna dago. Bertatik Ness ibaia ateratzen da eta Morayko fiordoan itsasoratzen den puntuan kokaturik dago Inverness. Ibaiaren bi ertzetan hedatzen da eta erdian egurrezko zubiz elkarturiko Ness ibaiko uharteak daude.

Inverness Great Glen haranaren ekialdeko muturrean dagoenez Great Glen failak zeharkatzen du. 1934an izan zen azken lurrikara.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Aberdeen)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.9 7.3 9.3 11.6 14.6 16.9 18.9 18.6 16.1 12.6 9.3 7.0 12.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.2 2.4 4.0 6.4 9.3 11.4 11.2 8.9 6.0 3.5 1.2 5.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 76.9 58.6 57.6 39.4 51.6 59.3 53.4 59.5 67.2 78.1 66.2 65.0 732.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14 11 14 9 11 11 10 12 12 13 13 13 143
Eguzki orduak 38.8 72.7 104.5 135.5 176.8 143.1 140.0 133.9 113.2 84.2 49.7 27.8 1220.1
Iturria: MetOffice[1] (1971-2000)

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko futbol taldea Inverness Caledonian Thistle FC da eta 2015 urtean Eskoziako Kopa irabazi zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Inverness