Charles Edward Stuart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Edward Stuart

Jacobite pretender (en) Itzuli

1766ko urtarrilaren 1a - 1788ko urtarrilaren 31
Bizitza
JaiotzaPalazzo Muti (en) Itzuli1720ko abenduaren 31
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaPalazzo Muti (en) Itzuli1788ko urtarrilaren 31 (67 urte)
Hobiratze lekuaVatican Grotto (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaJames Francis Edward Stuart
AmaMaria Clementina Sobieska
Ezkontidea(k)Princess Louise of Stolberg-Gedern (en) Itzuli  (1772ko apirilaren 17a -  1780)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEstuardo etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpretender (en) Itzuli eta buruzagi militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakJakobiten matxinada
Battle of Prestonpans (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaJacobites (en) Itzuli

Find a Grave: 8907 Edit the value on Wikidata

Charles Edward Stuart (Erroma, 1720ko abenduaren 31Vaticano Hiria, 1788ko urtarrilaren 31) erbestetutako Erresuma Batuko eta Irlandako tronuen erregenahi jakobita izan zen. Ingelesez eta eskozieraz Bonnie Prince Charlie ezizenaz (euskaraz: "Karlos Printze Ederra") ezagunagoa izan zen. Eskoziako gaeleraz Teàrlach Eideard Stiùbhairt eta irlanderaz Séarlas Éadbhard Stiúbhart zituen izenak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita James Francis Edward Stuart erregenahia zuen, 1688an Iraultza Loriatsuak kendutako Jakue II.a eta VII.aren semea zena.

Jakobitek bultzatuta 1745eko matxinada zuzendu zuen. Eskoziako Lur Garaietako klan askok lagunduta, Glenfinnanen aitaren zutoihala altxatu eta Eskozia eta Ingalaterrako iparraldea mendean hartu zituen. Hala ere, Londres hartzekotan zegoela, Eskoziara itzuli eta Jurgi II.aren semeak gidatutako armadak Cullodengo guduan irabazi eta ihes egin behar zuen.

Bonnie Prince Charlieren ihesaldiak kondaira sortu zuen Eskozian, Eskozian "The Skye Boat Song" eta Irlandan Mo Ghile Mear abestiek hilezkortua. Flora MacDonaldek lagunduta eta emakumez mozorrotuta Skyetik Frantziara alde egin zuen[1][2].

Helburu politikoak guztiz galduak, erbestean alkoholari ekin zion[3]. Alaba bakarra izan zuen: Charlotte Stuart. Hau seme-alabarik gabe hil zenez, berarekin batera bukatu zen Stewart leinua.

Artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonnie Prince Charlie zenbait filmetan agertu da:

Literaturan ere agertu da:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Edward Stuart Aldatu lotura Wikidatan
  1. Charles Edward Stewart: The Young Pretender
  2. Queen Anne and the 1707 Act of Union ALBA - The Escape of the Young Pretender
  3. McLynn, Frank. 1759: The Year Britain Became Master of the World. Londres: Pimlico, 2005, 84. orr.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • McLynn, Frank. 1759: The Year Britain Became Master of the World. Londres: Pimlico, 2005
  • McLynn, Frank. Charles Edward Stuart: A Tragedy in Many Acts. Londres: Routledge, 1988.
  • Kybett, Susan M. Bonnie Prince Charlie: A Biography of Charles Edward Stuart. New York: Dodd, Mead, 1988.
  • Douglas, Hugh. Charles Edward Stuart. London: Hale, 1975.
  • Daiches, David. Charles Edward Stuart: The Life and Ttimes of Bonnie Prince Charlie. Londres: Thames & Hudson, 1973.
  • Chidsey, Donald Barr. Bonnie Prince Charlie. Londres: Williams & Norgate, 1928.


Aurrekoa
Jakue VIII.a eta III.a
Erregenahi jakobita
17201788
Ondorengoa
Henrike IX.a eta I.a