Edukira joan

Cupido minimus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cupido minimus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaCupido
Espeziea Cupido minimus
Füssli, 1775
Datu orokorrak
OstalariaAnthyllis vulneraria

Cupido minimus Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Hainbat tokitan tximeleta "urdin txikia" esaten bazaio ere ez da berez urdina. Europan eta Asia iparraldean aurkitzen da, Siberian eta Mongolian.

Johann Kaspar Füssli entomologoak deskribatu zuen 1775. urtean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta txikia da, hegal zabalera 16-27 mm-koa baino ez da[1]. Tximeleta marroia bada ere arrek ezkata urdin batzuk dituzte eta dizdira urdina egiten dute, benetako kolorea ezkutatuz. hegalen ertzak zuriak dira. Sexu dimosfismoa kolorean bakarrik ez dute, izan ere emeak arrak baino handiagoak baitira.

Hegalen azpialdea zilar kolorekoa da eta eraztun zuriko puntu beltz solteak agertzen ditu.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrak oso lurraldekoiak izaten dira eta haien lurraldetan sartzen diren emeak gorteiatzen dituzte. Bikotea duen emeak gainerako arrak uxatu egingo ditu. Kopularen ondoren emeak arrautzak jarriko ditu landare osasuntsu batean[2]. Beste tximeleta batzuek landare berean arrautzak jar ez ditzaten abdomena igurtzi egingo du haren usaina bertan uzteko.

Arrautzetatik beldarrak jaioko dira. Beldar hauek kanibalak dira eta gainerako arrautza eta beldarrak jango dituzte[2]. Beldarrak urdin argiak dira, ia zuriak, eta heldu ahala oso iletsuak bihurtzen dira. Ondoren pupatu eta udan tximeleta helduak agertzen dira.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kareharrizko lurzoruetako belardietan bizi dira, basoen irekigunetan eta bertan behera utzitako harrobietan[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.learnaboutbutterflies.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  2. a b «UK Butterflies - Small Blue - Cupido minimus» www.ukbutterflies.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  3. The millennium atlas of butterflies in Britain and Ireland. Oxford University Press 2001 ISBN 0-19-850565-5. PMC 45121710. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]