Cushingen sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Cushingen sindrome
Deskribapena
Motaadrenal gland hyperfunction (en) Itzuli
Espezialitateaendokrinologia
Honen izena daramaHarvey Williams Cushing
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakmitotane (en) Itzuli eta (RS)-aminoglutethimide (en) Itzuli
Identifikatzaileak
DiseasesDB000410
MedlinePlus000410
eMedicine000410
MeSHD003480

Cushingen sindromea gaixotasun endokrinoa da, kortisolaren odol-kontzentrazio handiarekin lotzen dena. Odol-kontzentrazio handia kortisolaren hiperjariaketaren ondorioz sor daiteke (gogoratu hormona hori giltzurrungaineko guruinak ekoizten duela), edo botika glukokortikoideen gehiegizko kontsumoarengatik.

Gizakia ez ezik, sindrome honek abere batzuk ere (txakurrak, zaldiak...) jotzen ditu.

Harvey Cushing sendagile estatubatuarrak bere izena daraman gaitza deskribatu zuen estreinakoz 1932an.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cushingen sindromeak arrazoi exogenoak ala endogenoak izan ditzake.

Arrazoi exogenoen artean, ohikoena glukokortikoideen gehiegizko hartzea da. Botika horiek erabiltzen dira hainbat gaixotasun autoimmune tratatzeko, eta baita immunogutxitzea lortzeko organoen transplantearen ostean. Eraginkorrak izan arren beren erabilera tentuz egin behar da, dituzten albo-ondorioak direla eta (tartean, Cushingen sindromea).

Arrazoi endogenoen artean bi dira nagusiak:

  • giltzurrungaineko guruinek kortisolaren gehiegizko jariaketa egiten dutenean, guruin horietan agertzen diren tumoreen ondorioz.
  • hipofisiak ACTH hormona kopuru handietan ekoizten duenean. Hormona horrek giltzurrungaineko guruinen gainean jarduten du, kortisolaren jariaketa bultzatuz. Hau da Cushingen sindromearen arrazoi nagusia, eta hipofisiaren adenoma batek sortzen du.

Sintomatologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitza botika kortikosteroideen ondorioz agertzen denean, botika horien kontsumoa gutxitu behar da.

Giltzurrungaineko guruinak kortisolaren gehiegizko jariaketa egiten duenean adenoma batengatik, tratamendua kirurgikoa da, tumorea erauzteko. Tratamendu bera aplikatzen da hipofisiaren adenoma dagoenean.

Kirurgia erabili ezin denean, kortisolaren sintesia inhibitzen duten hainbat botika (ketokomazol, metirapona...) hartu behar dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]