Harvey Williams Cushing
Itxura
Harvey Williams Cushing (Cleveland, Ohio, AEB, 1869ko apirilaren 8a - New Haven, Connecticut, AEB, 1939ko urriaren 7a) Estatu Batuetako sendagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerlan ugari egin zuen neurokirurgiaren inguruan. Burmuineko gaixotasunak kirurgiaren bidez sendatu zituen lehen sendagilea izan zen. "Burmuineko tumoreak" idazlana eman zuen argitara 1932. urtean, eta sei urte geroago, "Meningiomak, sailkapena, kokapenak eta emaitza kirurgikoak".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harvey Williams Cushing |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.