Edukira joan

Custom House

Koordenatuak: 53°20′55″N 6°15′11″W / 53.348544°N 6.253147°W / 53.348544; -6.253147
Wikipedia, Entziklopedia askea
Custom House
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°20′55″N 6°15′11″W / 53.348544°N 6.253147°W / 53.348544; -6.253147
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1791
JabeaIrlandako Gobernua
Arkitektura
ArkitektoaJames Gandon
EstiloaPalladianismoa
Webgune ofiziala

The Custom House, euskaraz Aduana Etxea (irlanderaz: Teach an Chustaim), Dublin hiriko XVIII. mendeko eraikin neoklasikoa da, eta Liffey ibaiaren iparraldean dago, Matt Talbot zubitik hurbil hain zuzen ere.

James Gandonek Dublingo portuko aduana-etxe bezala diseinatu zuen (arkitektu honek hiriko beste hainbat eraikinen egilea ere bada, adibidez Four Courts). 1791an amaitu zen, eta guztira 200.000 £ kostatu zen.

Eraikinaren lau aurpegiak armarri eta eskulturez apainduta dago. Apaingarri horiek irlandar ibaiak irudikatzen dituzte, adibidez Edward Smythek Liffey ibaiaren buru alegorikoa landu zuen, eta hori bezalako beste hamairu eskultura edo irudi ere baditu. Eraikinaren alde nagusia Liffey ibaiaren paraleloan kokatuta dago, eta erdiko doriar ataria nabarmentzen da, alboetan Irlandako armarriekin koroeztatuta dauden pabilioiak dituelarik. Eraikinaren erdigunean brontzezko kupula bat dago, eta merkataritzara irudikatzen duen eskultura alegoriko bat du goialdean.

1800an Batasun Dekretuak Erresuma Batuko aduanetako gai guztiak Londresen zentralizatu zituen; hortaz, eraikin hau ez zen behin ere erabili. 1921an, Anglo-Irlandar Gerran, IRAk eraikinari su eman zion, Ingalaterrak irlandar uhartearen gainean zuen subirotasunaren ikur baitzen. Suteak bost egun iraun zuen, eta eraikinean kalte larriak eragin. 1926an berreraikitzeari ekin zioten, baino lanak ez zituzten 1991 arte amaitu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]