Edukira joan

Dörte Thümmler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dörte Thümmler

Bizitza
JaiotzaBerlin1971ko urriaren 29a (53 urte)
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Jasotako sariak

Dörte Thümmler (Hoyerswerda, Alemania, 1971ko urriaren 29a) alemaniar gimnasta artistikoa da, barra asimetrikoen proban espezialista. 1987an munduko txapeldun izatea lortu zuen, Ekialdeko Alemaniarekin lehiatuz.[1][2]

Kirolari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotterdameko 1987ko Munduko Txapelketan, urrea lortu zuen barra asimetrikoetan, Daniela Silivaş errumaniarrarekin berdinduta eta Jelena Xuxunova sobietarraren aurretik, eta brontzea taldekakoan, Errumaniaren (urrea) eta Sobietar Batasunaren (zilarra) atzetik. Taldekideak: Gabriele Faehnrich, Ulrike Klotz, Martina Jentsch, Klaudia Rappy eta Astrid Heese izan ziren.

1988an, Seulgo (Ipar Korea) Olinpiar Jokoetan, Sobietar Batasunaren eta Errumaniaren ondoren, brontzezko domina lortu zuen. Taldekideak: Martina Jentsch, Dagmar Kersten, Ulrike Klotz, Betti Schieferdecker eta Gabriele Faehnrich izan ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]