Seaska (ikastolen elkartea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Angeluko Ikastola, Seaskako kidea

Seaska Iparraldeko ikastolen federazioa da. 2009-2010 ikasturtean 23 ama-ikastola eta lehen mailakoak zituen, 3 bigarren mailakoak eta lizeo bakarra. Herrialdeei dagokienez, 18 Lapurdin daude, 7 Nafarroa Beherean eta 2 Zuberoan.

2008ko urtarriletik elkarteko presidentea Paxkal Indo da (Ixabel Charritton ordezkatuz) eta zuzendaria Hur Gorostiaga.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1969an abian ipini zuten lehendabiziko ikastola, Arrangoitzen (Lapurdi).
  • 1984an hasi zuten Herri Urrats ospatzen.
  • 2005ean 24 ikastola eta 2.129 ikasle zituen federazioak.
  • 2009ko maiatzean Frantziako Hezkunde Nazionaleko Ministeritzarekin 3 urtetarako akordioa lortu zuen ikastolak garatzeko[1].
  • 2013an, prefetak salaketak jarri zizkien Beskoitzeko eta Hendaiako herriko etxeei, Seaskari lurrak alokatu eta inbertsioetan laguntzeagatik. Hendaian, arazoa konpontzeko, herriko eskola publikoa bi zatitan banatu zuten eta alde bat ikastolako haurrentzat erabiltzea adostu zuten[2].
  • 2014-2015 ikasturtean 3.220 ikasle ari ziren ikasten[3].

Seaskaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ama eskolak, lehen maila eta bigarren mailako ikastolak kontuan hartuta guztura 31 ikastetxe ditu Seaskak Lapurdi, Zuberoa eta Baxenabarren[4].

Elkarlana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seaska Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren barruan dago.

Ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntzak ikasturte hasiera orotan frantses administrazioaren aldetik pairatzen dituen arazoei aurre egiteko, arlo horretan lan egiten duten beste bi elkarterekin (Biga Bai Ikas-Bi hezkuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkartea eta Euskal Haziak eskola giristinoetakoa) Hiru Sareta deritzon bilgunea sortu du.

Frantses estatuko beste herri batzuetan dauden antzeko elkarteekin ere (Alsaziako ABCM Zweisprachigkeit, Ipar Kataluniako Bressola, Okzitaniako Calandreta eta Bretainiako Diwanekin) sarritan elkarlana burutzen du eta Eskolim federazioa sortu du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz) Hitzarmenaren berria kazeta.info webgunean (2009-5-5)
  2. M. A. Txoperena Iribarren, «Hendaia eta Beskoitze, Fallouxen bi aurpegiak», Berria, 2014-11-08
  3. «3.220», Berria, 2014-11-08
  4. «31», Berria, 2014-11-08

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]