Daisy ahatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Daisy ahatea
Donald Duck universe (en) Itzuli
Mickey's Royal Friendship Faire (27703195236).jpg
Argitalpena
Sortzailea Carl Barks (en) Itzuli eta Jack King (en) Itzuli
Agertzen da
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Sexua edo generoa emakumezkoa
Jaiotza izena Daisy Duck

Daisy ahatea (ingelesez Daisy Duck) 1940an Walt Disney ekoiztetxeak sortutako emakumezko itxurako ahate bat irudikatzen duen marrazki bizidunetako pertsonaia bat da. Donald ahatearen neskalaguna da.

Izaera bere Donald ahatea mutilagunaren antzekoa du, baina hark ez bezala bere jenioa kontrolatzeko askoz ere gaitasun handiagoa du, eta Donald baino askoz ere pinpirin, xarmant eta sofistikatuagoa da. Bere multilagunaz oso maitemindua dago eta harekiko miresmen handia sentitzen duela maiz adierazten du.

Fisikoki mutilagunaren antzera laranja koloreko moko, hanka eta oinak ditu, gainera begiek itzal urdin argizko makilajea daramala iradokitzen dute. Jazkerari dagokionez, bere gorputzaren beheko lumek gona bat daramala iradokitzen dute, blusa, takoidun oinetakoak eta ileko txirikorda urdin argiak dauzka.

Mickey Mouse, Minnie Mouse, Donald Ahatea, Scrooge McDuck, Pluto eta Goofy txakurrarekin batera Disneyren marrazki bizidunetako pertsonaia ospetsuenen zazpikotea osatzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]