Goofy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Goofy eta Minnie Mouse.

Goofy 1932an Disney ekoiztetxeak sortutako gizaki itxurako txakur bat irudikatzen duen marrazki bizidunetako pertsonaia bat da. Jatorrizko ingelesezko bertsioan Estatu Batuetako Hegoaldeko ahoskeraz mintzatzen da.

Fisikoki garaia da, begi zuri-beltz, belarri beltz luzeak, haragi koloreko mutur luzea eta aho txikia ditu, bai eta buru gainean kapelatik ateratzen zaizkion hiruzpalau iletxo beltz ere. Jazkerari dagokionez, lepo estaliko jertse nabarra, txaleko beltza, kapela berdea, galtza urdinak, eskularru zuriak eta zapata marroiak daramatza.

Antiheroiaren pertsonaian oinarritua dago eta umore zuriko gertakizun barregarriak bizi ohi ditu: erorketak, gaizki ulertuak eta haur txantxak. Maiz moral onaren aholkuak emateko joera du. Izaera onbera, oso baldarra eta xaloa ditu, batzutan pertsonai gaiztoek nahiz ikusleek ergel edo inozotzat hartzerako adinekoa.

Mickey Mouse, Minnie Mouse, Donald Ahatea, Daisy Ahatea, Scrooge McDuck eta Pluto txakurrekin batera Disneyren marrazki bizidunetako pertsonaia ospetsuenen zazpikotea osatzen du.