Daktilo (metrika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Grekolatindar metrikan, daktiloa (latinezko dactylusetik eta hau grezierazko δάκτυλο, dáktylosetik, "hatza"), jarraian, bi silaba labur dituen silaba luze batetaz osatutako oin bat da.

Izena, hatzeko hiru falangeak eta oineko hiru silaben arteko parekotasunagatik datorkio. Beharbada, bere jatorria, aurrehelenikoa da. Daktiloa, epopeia eta olerkaritza erlijiosoan erabili zen, orakuluak kasu.

Espainiako literaturan, daktilo, oin erritmiko azentualari deritzo, jatorrizko klasikoa ez bezala, ez dena kopuruan oinarritzen, baizik eta intentsitatean: silaba indartsu bat eta bi ahul elkartuz eratzen da. Espainia eta Hispanoamerikako olerkaritzan erabili izan da hitz neurtu forma ezberdinetan, hamar silabakoak, hamasei silabakoak, hamazazpi silabakoak, et hogei silabakoetan.