Damavand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Damavand
Damavand in winter.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 5.604 m
Prominentzia 4.667 m
Geografia
Koordenatuak 35° 57′ 19″ N, 52° 06′ 33″ E / 35.955277777778°N,52.109166666667°E / 35.955277777778; 52.109166666667Koordenatuak: 35° 57′ 19″ N, 52° 06′ 33″ E / 35.955277777778°N,52.109166666667°E / 35.955277777778; 52.109166666667
Mendikatea Elburz mendiak
Herrialdea Iran
Lurraldea Mazandaran, Amol County Itzuli eta Teherango probintzia
Mendizaletasuna
Lehen igoera 905ean, Abu Dolaf Kazraji

Damavand[1] (persieraz: دماوند), Irango mendirik garaiena da. Kaspiar itsasoaren hegoaldeko kostatik gertu dago, Teherandik 66 km ipar-ekialdera, Amol konderrian, Mazandaran probintzian, Irango iparraldean. Elburz mendietako mendirik garaiena da: 5.610 m. Ekialde Ertain osoko mendirik garaiena ere bada, eta Asiako sumendirik garaiena ere bai. Gaur egun ez du jarduera bolkaniko handirik, baina fumarola batzuk irekita daude, eta sufrea kanporatu izan du. Amol hiritik 50 kilometrora dago, eta izen bereko Damavand hiritik hurbil; Kaspiar itsasoko kostatik 80 km ingurura dago.

Mendira igotzeko hamasei ibilbide ezagun daude, batzuk eskalatu beharrekoak, oso zailak. Mendebaldeko ibilbidea famatua da, ilunabarretan ikuspegi ikusgarriak dituelako.

Mendi garrantzitsua da persiar mitologian eta folklorean. Persiako poesian eta literaturan, despotismoaren eta inbaditzaileen aurkako erresistentziaren sinboloa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-02-10 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Damavand Aldatu lotura Wikidatan