Kaspiar itsasoa

Kaspiar itsasoa[1] (azerbaijaneraz: Xəzər Dənizi, errusieraz: Каспийское море, Kaspískoie more, kazakheraz: Каспий теңізі, Kaspij teñizi, turkmeneraz: Hazar deňzi, persieraz: دریای مازندران یا دریایخزر , Daryâ-ye Mâzandarân) Asia eta Europa artean, Kaukaso mendien ekialdean eta Erdialdeko Asiako estepa zabalaren mendebaldean dagoen ur masa itxi bat da. Azaleraz munduko ur masa itxirik handiena da, 371.000 km² baititu, eta bai itsasoaren ezaugarriak, bai aintzirarenak ditu. Ura gazia da. Emaile nagusia Volga ibaia da; eta ur galera nagusia, lurrunketa.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kaspiar itsasoak, aspaldiko denboretan Caspium Mare edo Hyrcanium Mare deitua, 371.000 km²ko azalera (1.200 km luze, eta 320 km zabal) eta 78.200 km³ko bolumena[2] ditu. Itsas maila baino 28 m beherago dago. Sakontasun handiena 1.025 metrokoa du.
Mendebaldean Errusia du, Azerbaijan hego-mendebaldean, Iran hegoaldean, Turkmenistan ekialdean eta Kazakhstan ipar zein ekialdean. Iparraldeko eta ekialdeko ertzak apalak dira; hegoaldekoak eta mendebaldekoak berriz garaiak eta labartsuak, hego-mendebaldean Kaukaso mendilerroa eta hegoaldean Elburz mendiak baitaude. Ekialdeko bazterrean, Turkmenistanen, Kara-Bogaz-Gol itsas aintzira dago, oso handia eta sakontasun gutxikoa.
Volga, Ural eta Terek ibaiek ematen diote ura. Kuma-Manitx ubideak Kaspiar eta Azov itsasoak lotzen ditu.
Kostan dauden hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sari (Iran) (Iran)
Baku (AZE)
Astara (Iran)
Astara (AZE)
Landaran (AZE)
Sumqayit (AZE)
Neft Dashlari (Oil Rocks) (AZE)
Khachmaz (AZE)
Astrakhan (Errusia)
Derbent (Errusia)
Bandar Anzali (Iran)
Rasht (Iran)
Ramsar (Iran)
Chalous (Iran)
Nushahr (Iran)
Nur (Iran)
Türkmenbaşy (TKM) (lehen Krasnovodsk deitua)
Atyrau (Kazakhstan) (lehen Guriev deitua)
Aktau (Kazakhstan) (lehen Xevtxenko deitua)
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klimak alde handiak ditu iparraldetik hegoaldera, eta gatz maila ere oso desberdina da, ibai handien bokalean izan (Volgarenean batez ere) ala haietatik urruti.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomiari dagokionez, garrantzi handia dute petrolio hobiek eta nekazaritzak. Itsasoak berak garrantzi handia du, orobat, inguruko herrialdeen arteko merkatari bide gisa.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-01-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ «Lake Profile: Caspian Sea» Worldlakes.org
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|