Danae (Klimt)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Danae (Klimt)
Gustav Klimt 010.jpg
Jatorria
Sortzailea Gustav Klimt
Sorrera-urtea 1907
Mugimendua Sinbolismoa
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 83 zentimetro
Altuera 77 zentimetro
Genero artistikoa margolaritza mitologikoa eta biluzia
Deskribapena
Kokapena
Lekua Leopold Museum
Bilduma Leopold Museum Itzuli

Danaë (Danaë) Gustav Klimt austriar margolariaren koadroa da, 1907an margotu zuena. Olioa pintura mihise gainean margotu zuen. Gaur egun Vienako Würthle Galerian erakusten omen da baina ez dago oso garbi galeria hori zein den; agian jabe pribatu baten identitatea ezkutatzeko erabili izan da. Klimt margolariaren lan ezagunetariko bat da.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danae Argosko errege den Akrisioren eta Euridizeren alaba da. Aitak dorre batean sartu zuen gatibu, orakulu batek iragarri baitzion Danaeren seme batek hilko zuela. Baina Zeus dorrera sartu zen, urrezko euriaren itxura hartuta, eta harekin batu zen. Halaxe sortu zuen Danaek Pertseo.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danaeren gaia XX. mende hasieran oso ezaguna eta erabilia izan zen arte munduan; aurretik ere artista handiak hurbildu ziren mito honen errepresentaziora: Tiziano, Tintoretto, Rembrandt. Sinbolo bezala jainkoaren maitasuna eta traszendentzia adierazten zuen.[1] Margolan honetan Zeus Danaeren gainean eta haren hanken tartean erortzen den urrezko euria da. Emakumea errege estalki batean babestuta dago. Neskaren aurpegian sinbolismoaren topikoak ikus ditzakegu: ile gorria, azala oso zuria, masail arrosak... Oso irudi erotikoa da eta hori emakumearen aurpegian nabariagoa da. Emakumea fetu jarreran dago jarrita.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]