Danai Gurira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danai Gurira

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDanai Jekesai Gurira
JaiotzaGrinnell1978ko otsailaren 14a (46 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaGrinnell
Harare
Los Angeles
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
ingelesa
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola Master of Fine Arts (en) Itzuli : antzezpen
Macalester College (en) Itzuli Artean graduatu : Psikologia
Dominican Convent High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Shona (en) Itzuli
xhosera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerkigilea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, idazlea, irakaslea eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

danaigurira.com
IMDB: nm1775091 Allocine: 217908 Rottentomatoes: celebrity/danai-gurira Allmovie: p535781 TCM: 11157375 Metacritic: person/danai-gurira TV.com: people/danai-jekesai-gurira IBDB: 483099
Facebook: DanaiGuriraOfficial Twitter: DanaiGurira Instagram: danaigurira Musicbrainz: 2b18eb74-2159-4e3c-9082-731cbc652469 Edit the value on Wikidata

Danai Jekesai Gurira (Iowa, 1978ko otsailaren 14a) estatubatuar aktore eta dramagilea da. Zimbabweko goranzko familia du, baina estatubatuarra da. Bost urterekin Zimbawuera bizitzera joan zen, herrialde honek independentzia lortu ondoren. Bere bizitzan zehar hainbat filmetan, telebista-sailetan eta antzezlanetan agertu da. Ezagunetako bat “The Walking Dead” da. Sail honetan Michonne pertsonaia antzeztu zuen.

Bizitza[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danai Gurirak Zimbabwen ikasi zuen, monja eskola batean. Bertan bere lehen antzerki-lanak sortzen hasi zen, nerabe zenean berarentzako paperak idatziaz. 18 urte zituenean Estatu Batuetara bueltatu zen eta han psikologia ikasten hasi zen Macalester Collegen. Graduatu ondoren, arte eszenikoetan trebatu zen Tisch School of the Artsen, New Yorkeko unibertsitate batean. Beranduago, 2004 an, telebistan arrakasta handia izan zuen “Law & Order: ekintza kriminala”, adibidez. Nahiz eta bere ikasketak antzerkira zuzenduak zeuden, 2006an “In The Continuum” protagonista izan ondoren ospetsuago bihurtu zen. 2007an, aldiz, zinema munduan arrakasta izan zuen “The Visitor” filmarekin.

Hurrengo urteetan “Life on Mars”, “American Experience” eta “Lie to me” kapitulu solteetan parte hartu zuen. 2009an, aktore gisa izan zuen arrakasta gehien Broadwayen “Joe Turner’s Come And Gone”kin. Honen ondoren bere lehengo paper erregularra lortu zuen “Treme” sailean. Sail honetan agertu ondoren beste sail ezberdinetan agertzen hasi zen, bere interpretazioak hobetuz eta beste sail gehiagoren arreta bereganatuz.

Baina benetan ospetsu 2012an bihurtu zen, “The Walking Dead”en Michonne bezela antzeztu zuenean. Gainera antzeztu zuen pertsonai hau ikonikoenetakoa bihurtu zen, urtetsuenetakoa izateaz gain AMCko zombie sailean. 2021 urtean sail honetan bere amaiera etorri zen. Hala ere, “The Walking Dead” antzezten zuen bitartean garapen esanguratsu bat izan zuen antzerkirako idazle gisa. Sailean antzezten hasi zen urte berean “The Convent” eta “Familiar” obrak estreinatu ziren ere. Hauek kritika sakonak jaso zituzten. Horrez gain, ez zuen “Eclipsed” estreinatu, berak 2009an Broadwayen idatzitako obra bat. Baina 2015ean New Yorken arrakasta handia izan zuen, izan ere, emakume beltzak protagonista gisa zituen zerrenda bat izan zuen lehen muntaia izan zen. 2014an Danai film bizidunen bikoizketaren mundura batzen ausartu zen, “Timkerbell and The Legend of the Neverbeast” lanean.

Bizitza pertsonala[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesail eta film ezagunetan agertu ondoren, Danai Los Angelesera joan zen bizitzera. Erlijio kristaua du, baina oraindik ez dago ezkonduta. Baliteke iraganeko harreman batzuk izatea, baina ez dago erregistrorik eskuragarri. Hala ere, 2015ean, aktorea harreman erromantikoan zegoela uste zen, Norman Reedus "The Walking Dead" taldeko aktorearekin.

Zinematografia mundutik kanpo, Almasi Arts Incorporazioko kofundatzailea da, Zimbabuen dagoen hezkuntza artistiko erakunde bat. Love Our Girls ere sortu zuen, munduan emakumeei eragiten dieten erronkez arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea.

Sariak[19][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemako eta telebistako emanaldiengatik ospetsua izan arren, antzerki munduan egindako lanagatik ere ezaguna egin da. Bere antzerki-lan ezberdinekin hainbat sari irabazi zituen 2006an, hala nola Obie Award, Helen Hayes Award, Outer Critics Circle Award "In the Continuum" lanarekin. Broadwayn estreinatu zenean 2009an, Drama Critics Circle Award jaso zuen, eta 2013an NAACP Award, "The Convert" idazteagatik, 2016an lanik onena izendatu zuten. 2019an Joseph Jefferson Equity Awardek irabazi zuen "Familiar" filmagatik.

Zinemako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak Sariak Urtea
The Walking Dead Satellite Award 2012
Black Panther People´s Choice Award 2018
Black Panther Anexo award 2019
Black Panther NAACP Image Award 2019

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Danai Gurira» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  2. (Gaztelaniaz) Nacimientofebrero 14, Información personalNombre CompletoDanai Jekesai Gurira; Actriz, 1978Edad44 añosOcupación; NacionalidadEstadounidenseEstatura1, guionista y dramaturga; zodiacalAcuario, 7 mPadresJosephine y Roger GuriraReconocimientosObie Award; NAACP Theatre Award for Best Playwriting; Saturn Award a la mejor actriz de repartoSigno. (2021-01-18). «Danai Gurira» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  3. «ley y orden - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  4. «godzilla vs kong - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  5. «Avengers Infinity War - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  6. «avengers endgame - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  7. «twd - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  8. «black panther - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  9. «3 backyards - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  10. «all eyez on me - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  11. «the visitor - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  12. «mother of george - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  13. «my soul to take - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  14. «treme - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  15. «restless city - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  16. Life on Mars (TV Series 2008–2009) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  17. «american experience - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  18. "Lie to Me" Exposed (TV Episode 2010) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  19. «danai gurira premios - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]