Daniel Argote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Argote
Bizitza
JaiotzaBaiona1910eko uztailaren 21a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaOrtheze1944ko abuztuaren 10a (34 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta Frantziako Erresistentziako kidea

Daniel Argote (Baiona, 1910eko uztailaren 21a - Ortheze, 1944ko abuztuaren 10a) lapurtar irakaslea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1927 eta 1930 artean Leskarreko lehen mailako eskolan hasi zen. Gero, urtebete bat eman zuen Saran. Gudarostean izan ondoren, 1934an Bankan eta Arrosan lan egin zuen. Ordurako jada framazon-logietan zebilen, bai jaioterriko La Zélée Logian, bai Espartako Logian. Espainiako Gerra Zibila hastean, Hego Euskal Herriko ume-errefuxiatuak babestu zituen Baiona inguruko etxeetan: 'Bon Air', 'Chabiague' eta 'Lilinita' Biarritzen, 'Erretegia' Bidarten, 'Chantana' Ustaritzen, eta abar.[1]

1939an mobilizatua, hurrengo urtean Alsazian atxilotu zuten. 1941ean, hamahiru hil espe izan ondoren, askatu zuten. Sallespisseko irakasle zela[2], alemaniar aldea eta frantziar aldearen arteko igarobidean lagundu zuen. 1944o abuztuaren 10an, Orthezen Isilpeko Armada erresistentzia-elkartearen buruzagietako bat zela, atxilotu eta exekutatu zuten naziek. Atxilotu zutenean Alemaniako armadak gudara eramandako 70 poloniarri laguntzen ari zen, Pirinioak gurutzatuz desertatu eta ihes egin zezaten. Gaur egun hainbat Baionako kale batek eta eskolak bere izena daramate.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Crouzet, Jean. (1990). Jean Curutchet ed. Bayonne entre l'équerre et le compas. III Baiona: éditions Harriet, 192-193 or. ISBN 2 904 348 387..
  2. «Hommage à Daniel Argote» Sud-Ouest 2011/05/03.
  3. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/daniel-argote-erresistentziako-kide-baionarra-atxilotu-eta-exekutatu-zuten-naziek-orthezen

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joseba Aurkenerena: Daniel Argote, askatasuna amets.[1]


Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.