Paueko uhaitzak udalerria zeharkatzen du.[3] Bertatik mendebalderantz jotzen du eta herrigunearen gehiena bere ezkerraldeko ertzean dago (baita Santa Susana antzinako udalerria eta egungo auzoa eta industrialdea ere). Lac de l'Y grec (I grekoaren aintzira) alde batetik artifiziala da.
Hiriko aztarnarik antzinakoenak XI. mendekoak dira eta egungo alde zaharrean dauden bi eliza erromanikoak dira. Huen inguruan bi burgu sortu ziren eta ibaia zeharkatzen zuen zubi gotortu bat eraiki ondoren 1260 inguruan batu eta egungo udalerria sortu zuten.
XII. mendean, Ortheze Bearnoko bizkonderriko hiriburua izan zen, Morlaàs eta gero baina Paue baino lehen. Biarnoko kondeek Akizeko bizkondeetatik eskuratu zuten eta XIII. mendean zehar bertan kokatu zuten bere egoitza nagusia. XIV. mendeko bigarren aldean, Jean Froissart kronikariak Gaston III.a Febusen agindupeko Orthezeko Gortearen ospea barreiatu zuen. 1385ean hiriak 436 su zituen.[4]
1957an Lacqengas naturala topatu zutenean, bertoko instalazioak eraikitzeko jende ugari ailegatu zen Orthezera eta biztanleen kopurua 7.200dik 11.000ra pasa zen. 1973an Santa Susana antzinako udalerriarekin batu eta Orthez-Sainte-Suzanne izeneko udalerri berria eratu zuten, gero Ortheze bakarrik izango zena.