Daniel Sueiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Daniel Sueiro
Bizitza
Jaiotza 1931
Herrialdea  Espainia
Heriotza 1986 (54/55 urte)
Familia
Ezkontidea(k) María Cruz Seoane  (1957 -  1986)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Jasotako sariak
Mugimendua 1950eko belaunaldia
Genero artistikoa eleberria

Daniel Sueiro (Ribasar, Coruña, 1931 - Madril, 1986) espainiar eleberrigilea izan zen. Lege-ikasketak egin zituen eta kazetari gisa jardun zuen. 1958. urtean eman zuen bere burua idazle gisa ezagutzera, La rebusca y otras desgracias ipuin-bildumarekin eta La carpa eleberriarekin. Los conspiradores (1964, Konspiratzaileak) eleberriarekin Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen.

Espainiako gerra ondoko narratiba probintzianoaren mugak gainditzeko gaitasuna erakutsi zuen bere hurrengo lanetan: La criba (1961, Bahea), Madrilgo kazetaritzari buruzko eleberri soziala; Toda la semana (1964, Aste osoa); Estos son tus hermanos (1965, Hauek dira zure anaiak), erbesteratu baten itzulerari buruzkoa; La noche caliente (1965, Gau beroa); Corte de la corteza (1969, Azalaren ebaketa), mendebaldeko zibilizazioaren deskribapen beldurgarria; Solo de moto (1967, Moto soloa), zientzia fikziozkoa. Bestalde, zinema eta telebistarako gidoiak ere idatzi zituen: El arte de matar (1958, Hiltzearen artea), Historia del franquismo o La flota roja (1983, Frankismoaren historia edo flota gorria). Beste zenbait lan aipagarri: El cuidado de las manos (1974, Eskuak nola zaindu); Servicio de navaja (1977, Labana zerbitzua); Balada de Manzanares (1987, Manzanaresko balada).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]