Edukira joan

Daniel Tamayo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Tamayo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Tamayo Pozueta
JaiotzaBilbo1951ko abuztuaren 15a (73 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Daniel Tamayo Pozueta (Bilbo, Bizkaia, 1951ko abuztuaren 15a) margolaria da.

Arkitektura Teknikoa eta Marrazki Publizitarioa ikasi zituen Bilbon eta Bartzelonako Massana Eskolan, Bilboko Arte Ederretako Goi Eskolan bere prestakuntza osatu aurretik (1970-1975).

Aurreneko bakarkako erakusketak ikasle zela egin zituen Lizarran eta Eibarren, 1973an eta 1975ean. 1979an, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Ikerketa eta Sorkuntza Artistikorako beka bat zela medio, 1981ean zabaldu zen erakusketa bat egin zuen. 1980an Debako Kultur Elkartean ere egin zuen bakarkako erakusketa. 1981ean Eusko Jaurlaritzak emandako Ikerketa Beka eskuratu zuen, eta hamarkada horretan bakarkako erakusketa ugari egin zituen Euskal Herri osoan. 1984an, berriz, Gure Artea Saria eta Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat lortu zituen. Urte horietan bere doktorego-tesia landu zuen, Una teoría del proyecto referida al Arte Ambiente. Intervención en el espacio tridimensional desde presupuestos bidimensionales, eta tesi horren atal grafikoarekin Proyecto erakusketa aurkeztu zuen 1990ean Bilbon eta Donostiako San Telmo Museoan. Urte hartakoa da, halaber, Bilboko Windsor Kulturgintza galerian egin zuen Linboko Fruituak erakusketa. Besteak beste, akuarelari eskainitako erakusketa aurkeztu zuen 1995ean Bilbon, eta 2000. urtean Bilbon bertan eratu zen azken mendeko espainiar akuarelagile onenen erakusketan ere baziren bere lanak. Kartelismoa eta ilustrazioa ere landu ditu, eta irakasle ere izan da EHUren Arte Ederretako Fakultatean, Bilbon.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]