Danubioko suabiarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Etnia desberdinen mapa. Suabiarrak arrosaz agertzen dira.

Danubioko suabiarrak (alemanez: Donauschwaben) Europako hego-ekialdeko herrialdeetan, bereziki Danubio ibaiaren bailaran, bizi diren populazio aleman hiztunak dira. Gehienak Otomandar Inperioa kanporatzeak utzitako lurrak birpopulatzeko XVIII. mendean erabili ziren kolono-immigranteen ondorengoak dira.

Ezarri ziren lurraldeen garapen historiko desberdina dela eta, Danubioko suabiarrak ezin dira herri bakar bat bezala ikusi. Gaur egungo edo iraganeko estatuetatik ateratako alemanak dira: Hungariako alemanak; Satu Mare suabiarrak; Banat suabiarrak eta Serbiako Vojvodinako alemanak, bere burua Schwowe deitzen dutenak; Kroaziako Eslavonia (batez ere Osijek eskualdea). Karpatoetako alemanak eta Transilvaniako saxoiak ez dira sartzen Danubioko suabiarrak taldean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danubioko suabiarrak Aldatu lotura Wikidatan