Das Ende ist mein Anfang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Das Ende ist mein Anfang
Jatorria
Argitaratze-data 2010
Jatorrizko hizkuntza alemana
italiera
Jatorrizko herrialdea Italia eta Alemania
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dokumentala, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 94 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua The End Is My Beginning Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Jo Baier Itzuli
[[Kategoria:Jo Baierrek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Ulrich Limmer
Antzezlea(k)
Bruno Ganz
Elio Germano
Andrea Osvárt
Erika Pluhar



[[Kategoria:Erika Pluharrek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Ulrich Limmer
Konpainia ekoizlea Rai Cinema Itzuli
[[Kategoria:Rai Cinemak Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Claus Wehlisch Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Ludovico Einaudi
Argazki-zuzendaria Judith Kaufmann Itzuli
Kanpo loturak

Das Ende ist mein Anfang 2010eko germano-italiar pelikula da, Jo Baierrek zuzenduta eta Folco Terzani eta Ulrich Limmer-ek idatzita. Gidoia oinarrituta dago izenburu bera daukan "best-seller" liburu autobiografikoan, Tiziano Terzani kazetariak idatzita eta hil ostean argitaratua.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tiziano Terzanik idazten dio Folco semeari, daukan tumoreak bizitzaren azken fasera eraman duela jabetuta, eta eskatzen dio Orsigna (Pistoia) herrixkara joateko, gelditzen zaizkion azken egunak elkarrekin igarotzeko. Semearen itzulerak ekarriko du bien arteko elkarrizketa sakona, non aitak kontatzen dion bere kazetari bizitza Asian, bere esperientzia espiritualak, bizitzari eta gizakiari buruzko hausnarketak, eta bere aldarte egoera heriotzaren aurrean. Lasaitasuna transmitituko dio familiari, heriotzaren beldur barik eta barneko bakean.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bruno Ganz - Tiziano Terzani
  • Elio Germano - Folco Terzani
  • Erika Pluhar - Angela Terzani
  • Andrea Osvárt - Saskia Terzani
  • Nicolò Fitz-William Lay - Novi

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]