Bruno Ganz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bruno Ganz

Bizitza
JaiotzaZürich1941eko martxoaren 22a
Herrialdea Suitza
BizilekuaBerlin
Venezia
Zürich
Lehen hizkuntzaSwiss High German (en) Itzuli
HeriotzaAu (en) Itzuli2019ko otsailaren 16a (77 urte)
Hobiratze lekuaRehalp Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: heste meharreko minbizia
Hezkuntza
HeziketaZurich University of the Arts (en) Itzuli
HizkuntzakSwiss High German (en) Itzuli
ingelesa
frantsesa
italiera
Bühnendeutsch (en) Itzuli
alemana
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, telebista-aktorea eta aktorea
Lantokia(k)Zürich eta Suitza
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0004486 Allocine: 308 Rottentomatoes: celebrity/bruno_ganz Allmovie: p25786 TCM: 68206
Musicbrainz: c4bd7519-d921-456c-8ec0-cdb56da0379f Discogs: 1406110 Find a Grave: 196877299 Edit the value on Wikidata

Bruno Ganz (Zürich, Suitza, 1941eko martxoaren 22a - Au, 2019ko otsailaren 16a) suitzar antzezlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an, Goetheren Torquato Tasso obraren antzezpenean parte hartu zuen, Edith Clever eta Jutta Lamperekin batera. Joera iraultzaileak bultzatuta, Berliner Schaubühne konpainiaren sorrera sustatu zuen, eta konpainia horretako antzezle izan zen 1970etik 1975era. Talde harekin jokatu zituen, besteak beste, Ibsenen Peer Gynt, Kleisten "Homburgeko printzea" eta Gorkiren "Udatiarrak" (1975). Gorkiren obra hura zinemara eraman zuen, eta beste zenbait film ere egin zituen, hala nola "O-ko markesa" (1975, Eric Rohmer), "Amerikar adiskidea" (1977, Wim Wenders), "Aiztoa buruan" (1978, Reinhard Hauff), Brasilgo mutikoak, "Nosferatu, gaueko banpiroa" (1978, Werner Herzog), "Hiri zurian" (1983, Alain Tanner) eta "Berlin gaineko zerua" (1987, Wim Wenders).

1993-1994an, Salzburgon jardun zuen Shakespeareren Coriolano antzezten. Azpimarratzekoak dira, halaber, Friedrich Hölderlinen olerkiez Ganzek egindako interpretazio sentiberak. Thomas Bernhardek Ganzi eskaini zion "Ehizaldia" obra.

2004an Der Untergang filman Adolf Hitlerren papera antzeztu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bruno Ganz Aldatu lotura Wikidatan