David de Coninck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
David de Coninck
Bizitza
Jaiotza Anberes1636
Herrialdea Hegoaldeko Herbehereak
Heriotza Brusela1699 (62/63 urte)
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Anberes
Paris
Erroma
Viena
Anberes eta Brusela
Kidetza Bentvueghels
Anberesko San Lukas artista elkartea
Genero artistikoa natura hila

David de Coninck (Anberes, 1644Brusela, 1701-1705). Flandriako margolari barrokoa izan zen, animali eta ehiza pinturetan espezializatua.

Pieter Boelekin batera hezia, 1663 urtean Anberesko San Lucas margolari elkarteko maisu izan zen. 1669 urtean Nicasius Berntartsekin batera Parisera joan zen lehenik eta Erromara ondoren, azken hiri honetan 1671 urtetik 1694 urtera egon zelarik. Hemen Bentvueghels komunitatean sartu eta  Rammelaer ezizena hartu zuen. 1694 urtean Vienara joan eta azkenik 1697an Anberesera itzuli zen. 1701 urtean Bruselako San Lucas gremioan izena eman zuen eta orduz geroztik bere bizitzaren berririk ez da.

Margolari lanetan, animalia biziak eta batez ere hegazti eta ehiza pinturak egin zituen, batzuetan paisaiako edo Jan Fytetik eratorritako estilo ederreko lorategietan; hala bada, barroko bukaerako artetzat eman daiteke.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vlieghe, p. 342.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vlieghe, Hans, Flandiar Artea eta arkitektura 1585-1700, Madrid, Cátedra, 2000, ISBN 84-376-1842-8


Biografia
Flandria
Artikulu hau Flandriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.