Heriotzaren harana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Death Valley» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Heriotzaren harana
Death Valley
Valle de la muerte-California3277.JPG
Heriotzaren harana hemen kokatua: Ameriketako Estatu Batuak
Heriotzaren harana
Heriotzaren harana
Heriotzaren harana (Ameriketako Estatu Batuak)
Eskualdea  AEB
Koordenatuak 36° 27′ 25″ N, 116° 51′ 55″ W / 36.456944°N,116.865278°W / 36.456944; -116.865278Koordenatuak: 36° 27′ 25″ N, 116° 51′ 55″ W / 36.456944°N,116.865278°W / 36.456944; -116.865278
Eremua 7.800 km²
Luzera 225 km
Zabalera 8-24 km
Punturik beherena Badwater Arroa (– 86 m)
Tenperatura gorena 56,7 °C

Heriotzaren harana[1] (ingelesez: Death Valley) Estatu Batuetako hego-mendebaldeko sakongunea da, Kaliforniako hego-ekialdean dagoena, Mojave basamortuaren bihotzean. 225 kilometro luze eta 40 kilometro zabal da. Itsas maila baino 86 metro beherago dago, eta mendebaldeko hemisferioan dagoen puntu lehorrik beherena da. Idortasuna ia erabatekoa da. Parke nazionala da 1933. urteaz gero.[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaliforniaren hego-ekialdean dago, Amargosa eta Panamint mendilerroen artean. 13.517 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta Nevada estaturaino hedatzen da. Bertan dago Badwater izeneko beheragunea, itsas maila baino 86 metro beherago dagoena; Ipar Amerikako punturik beherena da. Heriotzaren Haranaren Parke Nazionalaren zati handi bat hartzen du, 1933an monumentu nazional eta 1994an parke nazional izendatua.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzaren harana duela 200 milioi urte bukatu zen prozesu geologiko baten ondorio da. Itsas jatorria duten jalkin-harriez osatuta dago. Itsas adar hori lehortu zenean, disolbatutako gatzak hauspeatu ziren.[3]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzaren harana Ameriketako tokirik lehorrena eta beroena da. Tantarik ere jausi ez direneko urteak ez dira harrigarriak. Tenperatura maiz, 49°C-ra eta orain arte neurtu den tenperaturarik altuena 57°C izan zen 1913. urtean. Eguzkipean dagoen lurzoruaren tenperaturak giro-tenperatura gainditzen du, eta 88°C-koak neurtu izan dira. Ez da harritzekoa bada, toponimian Furnace creek (“Labearen erreka”) eta antzeko terminoak aurkitzea.[3]

Datu klimatikoak (Heriotzaren harana (Furnace Creek))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31 36 39 45 50 53 57 53 51 45 37 31 57
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19 23 28 33 38 43 47 46 41 34 25 18 33
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9 -3 -3 4 8 12 19 18 13 3 -1 -6 -9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4 8 13 17 23 27 31 30 24 16 9 4 17
Pilatutako prezipitazioa (mm) 10 13 8 3 1 1 2 3 5 2 5 8 60
Eguzki orduak 217 226 279 330 372 390 403 372 330 310 210 186 3625
Iturria (1): NOAA 1981–2010 US Climate Normals [4]
Iturria (2): weather2travel.com [5]

Landaredia eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landaredia urria da, eta horrelako baldintza gogorretara egokitutako espeziak topatzen dira, hala nola meskitea, kreosota-zuhaixka, Josueren juka eta kaktusa. Udaberriko euriekin itxura zertxobait alaitzen da basamortuko landareen loreez. Animaliak ugari dira, eta gaueko bizimodura moldatutakoak, hala nola, Odocoileus hemionus, Ovis canadensis, antilope katagorria, kanguro arratoia, Vulpes macrotis, koiotea, katamotz gorria eta puma.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean oztopoa izan zen Kaliforniara zihoazen urre bilatzaileentzat; (hortik bere izena). 1880ko hamarkadan boraxa ustiatzen hasi zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf .
  2.   Death Valley, Lur hiztegi entziklopedikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c01422/eu_d_0349/d0349.html. Noiz kontsultatua: 2017-2-11 .
  3. a b c   Barandiaran, Mariaje; Irazabalbeitia, Inaki, Borax-a, menturaren ildotik, elhuyar zientzia eta teknologia, CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus, http://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/borax-a-menturaren-ildotik/. Noiz kontsultatua: 2017-2-11 .
  4.   NOAA, 1981–2010 US Climate Normals, http://www.wrcc.dri.edu/cgi-bin/cliMAIN.pl?ca2319 .
  5.   Weather2travel.com, Weather2travel Death Valley Climate, http://weather2travel.com/climate-guides/united-states/california/death-valley-ca.php .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heriotzaren harana Aldatu lotura Wikidatan