Debako erraldoi eta buruhandien konpartsa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Debako erraldoi eta buruhandien konpartsa 1949an Udalak Zaragozako enpresa bati erositako bi erraldoietan oinarritzen da, Erregea eta Erregina. 1980 hamarkadan Jose Ignazio Urbietak eta Pepita Beristain bi hauek berritu zituzten eta, herrian ospetsuak ziren pertsonengan oinarrituta, beste bi berri sortu zituzten.[1]

Erraldoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengo bikotea: Erregea eta Erregina.
  • Herriko ospetsuen bigarren bikote: Karlos Alzibar "Karlosmonte", tren-geltokiko maletazaina, eta Jose Izaga Garaizabal, Udal Bandako Zuzendaria.
  • Hirugarren bikotea 2005ean Gillermo Berasaluzek egin zituen, Salvador Martínez eta Juan Karlos Duñabeitia Lizarrako dultzaineroen omenez. Halaber, haurrek erabiltzeko moduko beste bi erraldoi-txiki egin ziren.

Buruhandiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Palentziako Iván de León artisauak lau egin zituen: Zezena, Zuhaitza, Iratxoa eta Sorgina. 2008an beste lau gehitu ziren: Paletas, Txankletas, Tony eta Magila. Azken hauek Irungo Xabier garatek egin zituen.

Ateratzen diren egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dira erraldoien egun nagusiak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erraldoi eta buruhandiak 1999-2009. Jose Ignacio Urbietaren omenez.. Debako Udala.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]