Decumanus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako Erromatar hiria izan zen Palmirako, Siria, Decumanus Maximusa. Ikusi ekialdetik mendebalderako norantza eguzki itzalagatik (iparrekialderantz, eguzkiaren kokapena arratsaldeko orduetan adierazten duena, hegomendebalderantz

Dekumano edo Decumanus (latinetik) Erromatar Inperioaren hiri plangintzan erabilitako hitz bat da. Erromatar hiri, kanpamendu militar edo kolonietako ekialdetik mendebalderako norantzan doan kale bat adierazten du. Dekumano garrantzitsuena, Decumanus Maximusa zen, perpendikularki Cardo Maximusarekin gurutzatzen zena, beste kale nagusia.

Juliobrigako Decumanus Maximusa, Kantabria erromatarreko hiririk garrantzitsuena

Hitzak, bere jatorria, augureek, hiri baten fundazioan zehar auspizioak egiten zituztenean ekialdetik mendebaldera egiten zuten lerroan du.

Kanpamenduetan, dekumanoak bi ate lotzen ohi zituen: Praetoria (etsaiagandik hurbilen zegoena) eta Decumana, kontrako muturrean. Bide honetan kokatzen ziren merkatariak, hiriko merkataritza gunea zelarik.

Jatorrian, foroa, cardoa edo dekumanoaren mutur batean, hiria inguratzen zuten harresien ondoan edo hauetatik kanpo zegoen arren (nondik foro hitza datorren, hau da, hirigunetik kanpo), denboraren igaroaz, Cardus Maximusa eta Decumanus Maximusa gurutzatzen ziren tokian kokatu zen, non Erdi Arotik aurrera, azoka gunea bihurtu zen plaza hau eraikitzen hasi zen, oraindik ere mantentzen den izena (plaza izena, azoka esanahiarekin erabil daiteke).