Juliobriga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juliobriga
Julióbriga
Casa de los Mosaicos (Julióbriga).jpg
Mosaikoen etxea
Juliobriga hemen kokatua: Kantabria
Juliobriga
Juliobriga
Juliobriga (Kantabria)
Lekua Retortillo, Campoo de Enmedio
Koordenatuak 42° 59′ 12″ N, 4° 06′ 44″ W / 42.9866°N,4.1123°W / 42.9866; -4.1123Koordenatuak: 42° 59′ 12″ N, 4° 06′ 44″ W / 42.9866°N,4.1123°W / 42.9866; -4.1123
Azalera 20 ha.
Historia
Sorrera K.a. 15-13
Uztea III. mendea
Kultura(k) Erromatar
Metropolia(k) Antzinako Erroma
Oharrak
Arkeologoa(k) Enrique Florez

Juliobriga (gaztelaniaz: Julióbriga, latinez: Iuliobriga, antzinako grezieraz: Ἰουλιὃβριγα) Kantabria eratutako erromatar hiria izan zen. 917 metroko altueran, muino batean, egungo Retortillon (Campoo de Enmedio) sortu zuten K.a. 15 eta 13 artean, Kantabriar Gerrak amaitu eta gero. Campoo harana kontrolatzeko sortua, itsasorako ate moduan, erromatarrek K.a. 19an Garaipenaren Portua (Portus Victoriae Iuliobrigensium) sortu zuten, batzuen ustez Santanderko badian eta besteen ustez Santoñan zegoena.

IV Macedonica legioan izandako beterano lizentziatuak bizi ziren bertan ziur asko aurretik zegoen kantabriar kastro batean. Izendatzeko Zesar Augustoren familiatzakoaren izena hartu zuten: gens Julia leinuaren hain zuzen ere[1] Hiria epeka-epeka hazi eta I. mendearen bukaeran eta II. mendearen hasieran une gorenak bizi zituen. Gero, gainbehera etorri eta III. mendean hustu zuten.

Enrique Florezek XVIII. mendean bere aztarnak topatu zituen Retortillon. 1985ean kultura ondasun izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mangas Manjarrés, J. (1991) La Hispania Romana Historia de España I Esplugues de Llobregat: Ediciones Orbis, S.A. 192  ISBN 84-01-61513-5.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Kantabria
Artikulu hau Kantabriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.